Hamiltonek garaipena lortu du Kanadan eta mundialeko lider berria da
Lewis Hamilton (McLaren) britainiarrak irabazi du Montrealeko zirkuituan korritu den Kanadako Sari Nagusia eta bera da pilotuen munduko txapelketako lider berria 88 punturekin.
Bigarren postua Grosjeanek (Lotus) eskuratu du eta Sergio Perez (Sauber) izan da podioa osatu duena lasterketa hirugarren bukatuta. Sebastian Vettel (RedBull) izan da laugarren eta Fernando Alonsok, bosgarren postuan bukatu du. Alonsok arazoak izan ditu neumatikoekin eta azken lau itzulietan Grosjeanek, Perezek eta Vettelek aurreratu egin dute.
Pilotuen munduko txapeketan, Fernando Alonso da bigarren postuan 86 punturekin, eta Vettel dago hirugarren postuan 85 punturekin.
Kanadako Sari Nagusiko sailkapena:
.1. Lewis Hamilton (GBR) McLaren Mercedes 1.32:29.586
.2. Romain Grosjean (FRA) Lotus Renault + 2.513
.3. Sergio Perez (MEX) Sauber Ferrari + 5.260
.4. Sebastian Vettel (ALE) Red Bull Renault + 7.295
.5. Fernando Alonso (ESP) Ferrari + 13.411
.6. Nico Rosberg (ALE) Mercedes + 13.842
.7. Mark Webber (AUS) Reb Bull Renault + 15.085
.8. Kimi Raikkonen (FIN) Lotus Renault + 15.567
.9. Kamui Kobayashi (JPN) Sauber Ferrari + 24.432
10. Felipe Massa (BRA) Ferrari + 25.272
11. Paul di Resta (GBR) Force India Mercedes + 37.693
12. Nico Hülkenberg (ALE) Force India Merrcedes + 46.236
13. Pastor Maldonado (VEN) Williams Renault + 47.052
14. Daniel Ricciardo (ITA) Toro Rosso Ferrari + 1:04.475
15. Jean-Eric Vergne (BEL) Toro Rosso Ferrari a 1 vuelta
16. Jenson Button (GBR) McLaren Mercedes a 1 vuelta
17. Bruno Senna (BRA) Williams Renault a 1 vuelta
18. Heikki Kovalainen (FIN) Caterham Renault itzuli batera
19. Vitaly Petrov (RUS) Caterham Renault itzuli batera
20. Charles Pic (FRA) Marussia Cosworth 3 itzulitara
Zure interesekoa izan daiteke
Emma Huntek abiadura eskaladako errekorra hautsi du, lehen aldiz sei segundotik jaitsita
Estatubatuarrak Aleksandra Miroslaw txapeldun olinpikoak zuen 6.03ko marka hautsi du.
Egoitz Bijueskak zilarra irabazi du X Games txapelketetan
15 urteko bilbotarra bolada onean da, martxoan Park modalitateko munduko txapeldun izan ondoren.
Maddi Marquet eta Luke Willian, Onditz Memorialean garaile
Igande goizean Donostian jokatutako Onditz Memorialean, 640 parte-hartzaile egon dira. Luke Willian australiarra nagusitu da gizonezkoen proban, eta atzetik, 9 segundora, Mikel Arrasate bizkaitarra helmugaratu da. Emakumezkoetan, Maddi Marquet donostiarra izan da nagusi, argi eta garbi, 8 minuturen aldea atera baitio bigarren sailkatuari.
Paul Inchauspek irabazi du Kiroletako Irekia
Paul Inchauspek irabazi du larunbat honetan Kiroletako Irekia, ATPko rankingerako balio duen txapelketaren 41. edizioa, finalean Oscar Weightman britainiarra 4-6, 7-6 (3) eta 6-3 mendean hartuta. (Bideoa, gazteleraz)
Nadia Erostarbe: “Izugarria da miretsi dudan hainbeste jenderekin egotea"
Zarauzko surflariak denboraldiaren lehen zatian egindako lana aztertu du, une bikaina igarotzen ari dela onartuta. Zarauztarra Championship Tourreko, Munduko zirkuiturik zorrotzeneko, sailkapen nagusiko top 10ean dago, lehen sei probak jokatu eta gero.
Nadia Erostarbe, hirugarren Championship Tourreko Saquarema Pro proban
Zarauztarrak 8,67ko emaitza lortu du finalaurrekoetan, Tya Zebrowski frantziarraren 14,84koaren aurka.
Wyndham Clarkek irabazi du Estatu Batuetako Irekia, bere ibilbidean bigarrenez
Lau parraz azpitik eginda, Clarkek 2023an lortu zuen garaipena berretsi du. Txapeldunak Sam Burnsek baino kolpe bat gutxiago egin du; azken hori igandeko jardunaldia amaitu arte aritu zen irabazteko lehian. Jon Rahm, ostiralean txapelketatik at geldituta, munduko sailkapeneko hamargarren posturaino jaitsi da.
Mario Galiano andaluziarra gailendu da Meaztegin bigarrenez jarraian
Mario Galiano andaluziarra nagusitu da V. Bizkaia Openean, eta iaz bezala gailendu da Meaztegiko zelaian. Galianok nagusitasunez irabazi du 3 jardunaldietan, parretik behera 14 kolpe pilatuta. Alvaro Morales eta Marc Sabria 3 kolpera sailkatu dira, biak parretik behera 11 kolpeko txartela aurkeztuta. Augustako Mastersa birritan irabazi duen Jose Maria Olazabal 36. postuan sailkatu da.
Burdin Hesiko mendi lasterketa; memoria, elkartasuna eta kirola
Gamiz-Fikan Burdin Hesiko mendi lasterketa solidarioaren edizio berri bat jokatu da, lehiaketara ihes egiten ez duen baina bere izaera solidarioari eusten dion proba. Aurten, errekorra izan da, 1.200 parte-hartzailerekin. Garaipena Zaid Ait Malekentzat eta Sonia Vizcainorentzat izan da.
Rahmek ez du kortea pasatu AEBko Irekian
Bigarren jardunaldi gorabeheratsu baten ondoren, Barrikakoak 6 kolpe hartu ditu parearen gainean, eta bertan behera utzi behar izan du.