Bat Formula (Abu Dhabiko S.N.)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fernando Alonsok munduko txapeldun izateko dituen aukera guztiak

Ferrari taldeko pilotu asturiarrak txapelketa irabaziko du Abu Dhabiko Sari Nagusia irabazita edo bigarren postua lortuta.
Fernando Alonso. Argazkia: EFE

Igande honetan erabakiko da Bat Formulako munduko txapelduna nor izango den. Abu Dhabiko Sari Nagusian erabakiko da guztia. Fernando Alonso (Ferrari) da txapelketako liderra 246 punturekin eta Mark Webber (RedBull) da bigarren 238 punturekin. RedBull taldeko beste pilotua, Sebastian Vettel hirugarren sailkatua da 231 punturekin. Hiru hauek dituzte txapeldun izateko aukera gehien, baina Lewis Hamiltonek (McCLaren) ere baditu txapeldun izateko aukerak. Britainiarra laugarren sailkatua da 222 punturekin.

Fernando Alonso txapeldun izango da emaitza hauekin:

Lasterketa irabazita edo bigarren postua lortuta.

Hirugarren edo laugarren postuan bukatu eta Webberrek Sari Nagusia irabazten ez badu.

Bosgarren bukatuz gero, Webberrek eta Vettelek (bietako batek ere ez) ez irabaztea behar du.

Seigarren bukatuta: Weberrek lehen edo bigarren postuan ez bukatzea behar du eta Vettelek lasterketa ez irabaztea.

Zazpigarren edo zortzigarren bukatuta Webber lehen hiruren artean ez geratzea eta Vettelek lasterketa ez irabaztea behar du.

Alonsok bederatzigarren postua lortzen badu Webber lehen lau postuetan ez sartzea eta Vettelek lehenengo edo bigarren ez bukatzea behar du.

Hamargarren postuan bukatuta; Webber ez da lehen bost sailkatuen artean sartu behar eta Vettelek ezin du ez lehenengo ez bigarren bukatu.

Asturiarrak punturik lortu gabe ere irabazi dezake txapelketa: Horretarako Webber lehen bost sailkatuen artean ez egotea, Vettelek ezin du ez lehenengo ez bigarren bukatu eta Lewis Hamiltonek Abu Dhabiko Sari Nagusia ez irabaztea.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X