Montmeloko zirkuitua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako S.N.: Webberrek garaipena lortu du Alonsoren aurretik

Gidari australiarra azkarrena izan da kataluniako zirkuituan eta Alonsok bigarren postuan bukatzea lortu du, Vettelek gurpila haustu duelako eta Hamiltonek azken itzulian istripu bat izan duelako.
Webber. Argazkia: EFE

Mark Webber (Red Bull-Renault) australiarrak irabazi du Espainiako Sari Nagusia, Fernando Alonso (Ferrari) eta Sebastian Vettel (Red Bull-Renault) alemaniarraren aurretik. Montmeloko zirkuituko emaitzekin, Jenson Button (McLaren-Mercedes), bosgarren postuan gelditu den gidaria da Munduko Txapelketako buru, Alonsori 3 puntuko aldea ateratzen diolarik.

Fernando Alonsok sorte askorekin lortu du bigarren postua eskuratzea. Sari Nagusia amaitzeko 3 buelta falta zirelarik, Sebastian Vettelek bere autoko gurpil bat aldatu behar izan du eta asturiarrak hirugarren postuan jartzea lortu du. Buelta bat falta zelarik, Lewis Hamilton britaniarraren aurreko ezker gurpilak ez du gehiago jasan eta McLarengo gidariak istripua izan du Alonsori bigarren postua eskuetan utziz.

Sari Nagusiko sailkapena:

1. Mark Webber (AUS/Red Bull) 1:35:44.101.

2. Fernando Alonso (ESP/Ferrari) + 00:24.065.

3. Sebastian Vettel (ALE/Red Bull) 00:51.338.

4. Michael Schumacher (ALE/Mercedes GP) 01:02.195.

5. Jenson Button (GBR/McLaren-Mercedes) 01:03.728.

6. Felipe Massa (BRA/Ferrari) 01:05.767.

7. Adrian Sutil (ALE/Force India) 01:12.941.

8. Robert Kubica (POL/Renault) 01:13.677.

9. Rubens Barrichello (BRA/Williams) itzuli 1era.

10. Jaime Algersuari (ESP/Toro Rosso) itzuli 1era.

11. Vitaly Petrov (RUS/Renault) itzuli 1era.

12. Kamui Kobayashi (JPN/BMW Sauber) itzuli 1era.

13. Nico Rosberg (GER/Mercedes) itzuli 1era.

14. Vitantonio Liuzzi (ITA/Force India) 2 itzulira.

15. Nico Huelkenberg (GER/Williams) 2 itzulira.

16. Jarno Trulli (ITA/Lotus) 3 itzulira.

17. Timo Glock (GER/Virgin)&' || 'nbsp; 3 itzulira.

18. Lucas Di Grassi (BRA/Virgin) 4 itzulira.

-. Sebastien Buemi (SUI/Toro Rosso) bukatu gabe.

-. Karun Chandhok (IND/HRT) bukatu gabe.

-. Pedro De la Rosa (ESP/BMW Sauber) bukatu gabe.

-. Bruno Senna (BRA/HRT - Cosworth) bukatu gabe.

-. Heikki Kovalainen (FIN/Lotus) bukatu gabe.

-. Lewis Hamilton (GBR/McLaren-Mercedes) bukatu gabe.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X