Txinako S. N.
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bat Formula: Button izan da nagusi eta lidergoan kokatu da

Lewis Hamilton (McLaren) bigarren sailkatu da, Nico Rosberg (Mercedes) hirugarren eta Fernado Alonso (Ferrari) laugarren euria protagonista nagusia izan den lasterketan.
Button, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

laterrako Jenson Button pilotuak (McLaren) irabazi du Txinako Sari Nagusia. Lasterketa eroa izan da, ustekabez beteta. Lewis Hamilton (McLaren) bigarren sailkatu da, Nico Rosberg (Mercedes) hirugarren eta Fernado Alonso (Ferrari) laugarren.

Buttonek denboraldiko bere bigarren garaipena erdietsi du. Australian ere nagusi izan zen eta gaur ezbeharrak baliatu ditu aurreneko postuan bukatzeko. Fernando Alonso irteeran aurreratu, Red Bull-Renault taldekoak gainditu eta epaileen zigorra jaso du. Dena den suspertzea lortu du (hamazazpigarren postutik laugarreneraino).

Txinako Sari nagusia, sailkapena:

1. Jenson Button (GBR/McLaren-Mercedes) 1:46:42.163.

2. Lewis Hamilton (GBR/McLaren-Mercedes) a 00:01.530.

3. Nico Rosberg (ALE/Mercedes) 00:09.484.

4. Fernando Alonso (ESP/Ferrari) 00:11.869.

5. Robert Kubica (POL/Renault) 00:22.213.

6. Sebastian Vettel (GER/Red Bull) 00:33.310.

7. Vitaly Petrov (RUS/Renault) 00:47.600.

8. Mark Webber (AUS/Red Bull) 00:52.172.

9. Felipe Massa (BRA/Ferrari) 00:57.796.

10. Michael Schumacher (GER/Mercedes) 01:01.749.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X