Bahreingo GPa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bat Formula: Alonsok irabazi du mundialeko lehen proba

Fernando Alonsok Bahreingo proba irabazi du Massa Ferrariko bere taldekidearen aurretik. Hirugarren Lewis Hamilton britaniarra izan da.
Fernando Alonso. Argazkia: EFE.

Fernando Alonsok irabazi du Bahreingo proba, Felipe Massa bere taldekidearen aurretik eta Lewis Hamilton, bere aurkari garrantzitsuenetariko baten aurretik.

Alonso, hirugarren tokian irtetzen zen eta zirkuituko lehen bihurgunean Massa aurreratzea lortu du. 39. bueltan, asturiarrak Sebastian Vettel (Red Bull-Renault), larunbateko lehen sailkatua eta ordura arteko liderra gainditzea lortu zuen. Gidari alemaniarrak arazo bat izan zuen bere autoarekin, motorrak indarra galdu baitzuen eta ezin izan zuen lehen postuan eutsi. Azkenean Vettelek laugarren lekuan bukatu zuen proba.

Bosgarren eta seigarren postuetan, Rosbergen eta Schumacherren Mercedesak amiatu zuten eta zazpigarren tokian, iazko txapledunak, Jenson Buttonek, bukatu zuen GP-a. Zortzigarren postuan, Mark Webber australiarrak bukatu zuen.

Horrela, Ferrari taldearekin estreinatu den Fernando Alonso jarri da klasifikazioaren buruan Bahreingo proba, mundialeko lehena, irabazi eta gero.

&' || 'nbsp;G.P. Bahreingo klasifikazioa (49 buelta = 308,405 km).

1.Fernando Alonso (ESP) Ferrari 1h.39:20.396.

2.Felipe Massa (BRA) Ferrari&' || 'nbsp; 16.099-ra

3.Lewis Hamilton (GBR) McLaren-Mercedes&' || 'nbsp; 23.182-ra.

4.Sebastian Vettel (GER) RBR-Renault&' || 'nbsp; 38.799-ra.

5.Nico Rosberg (GER) Mercedes 40.213-ra.

6.Michael Schumacher (GER Mercedes&' || 'nbsp; 44.163-ra.

7.Jenson Button (GBR) McLaren-Mercedes&' || 'nbsp; 45.280-ra.

8.Mark Webber (AUS) RBR-Renault&' || 'nbsp; 46.360-ra.

9.Vitantonio Liuzzi (ITA) Force India-Mercedes&' || 'nbsp; 53.008-ra

10.Rubens Barrichello (BRA) Williams-Cosworth&' || 'nbsp; 1:02.489-ra

11.Robert Kubica (POL) Renault&' || 'nbsp; 1:09.093-ra

12.Adrian Sutil (GER) Force India-Mercedes&' || 'nbsp; 1:22.958-ra

13.Jaime Alguersuari (ESP) Toro Rosso-Ferrari&' || 'nbsp; 1:32.656-ra

14.Nico Hulkemberg (GER) Williams-Cosworth&' || 'nbsp; buelta 1era

15.Heikki Kovalainen (FIN) Lotus-Cosworth&' || 'nbsp; 2 bueltara

16.Sebastien Buemi (SUI) Toro Rosso-Ferrari 3 bueltara

17.Jarno Trulli (ITA) Lotus-Cosworth&' || 'nbsp; 3 bueltara---

&' || 'nbsp;ERRETIRATUAK BUELTAN. Pedro de la Rosa (ESP) Sauber-Ferrari 28 . BrunoSenna (BRA) HRT-Cosworth 17. Timo Glock (GER) Virgin-Cosworth 16 .Vitaly Petrov (RUS) Renault 13. Kamui Kobayashi (JPN) Sauber-Ferrari11. Lucas di Grassi (BRA) Virgin-Cosworth 2. Karun Chandhok (IND)HRT-Cosworth 1

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X