Aritz Aranburu surflaria protagonista, gaur, "Helmuga" saioan
"Helmuga" saioak zabalduko du gaur kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en, 11:30ean. Aritz Aranburu Zarauzko surflaria izango da aste honetako protagonista nagusia. Surfaz ez ezik, kirolean eta bizitzan erabilgarri zaion meditatzeko ohitura, itsasoaren beharra eta beste hainbat gairi buruz arituko dira solasean. Bestalde, Tessy Ebosele atleta gaztea ezagutuko dute. Nigeriarra jatorriz, beltza eta euskalduna, topiko guztiak hausten ditu.
12:00etan, Bigarren B Mailako Real Union vs Athletic Club B partida zuzenean jarraitzeko aukera izango dugu, eta 16:00etan, herri kirolen tartea zabalduko dute, bezperan Getxon jokatutako 600 kiloko sokatira txapelketako finala eskaintzeko.
Azkenik, 17:00etan pilota emankizuna izango dugu Eibartik. Bengoetxea VI-Zabala / P. Etxeberria-Bikuña atariko neurketaren ostean, Binakako Txapelketako Altuna III-Mariezkurrena II / Peña II-Albisu eta Agirre-Salaverri II / Elordi-Garmendia jokatuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Juan Luis Amilibia ontzigilea, igandeko “Helmuga” saioan
Juan Luis Amilibia ontzigilea izango da aste honetako Helmuga saioko protagonista, ETB1en.
San Inazio beisbol taldeak 70 bete ditu
Bilboko San Inazio beisbol taldea izan dute hizpide "Helmuga" saioan. 70 urte bete ditu, eta hainbat taldekideren testigantza bildu dute erreportaje honetan, besteak beste.
San Inazio beisbol taldea, igandeko “Helmuga” saioan
Beisbola izango dute hizpide igande honetako "Helmuga" saioan, Bilboko San Inazio taldearen bidez. Saioa 11:00etan hasiko da, ETB1en.
Upsala mendi taldearen proiektu inklusiboa
Urritasunen bat duten pertsonek mendiaz goza dezaten da Upsala mendi taldearen helburu nagusia. Julian Iborra arduradunak eman ditu proiektuaren xehetasunak, "Helmuga" saioko erreportaje honetan.
Marko Usabiaga OCR korrikalaria, oztopoak gainditzen maisu
Marko Usabiaga 23 urteko OCR korrikalari donostiarra elkarrizketatu dute "Helmuga" saioan. Bere eguneroko lanaz gain, etorkizunera begira dituen helburuez ere hitz egin du.
Helmuga: “Xakea, bizitzari aurre egiteko modua”
Xakeari buruzko erreportajea eskaini dute ETB1eko "Helmuga" saioan.
Marko Usabiaga OCR korrikalaria, igandeko “Helmuga” saioan
Igande honetan, Marko Usabiaga OCR korrikalari donostiarra elkarrizketatuko dute "Helmuga" saioan. Etorkizunari begira dituen helburuez hitz egingo du, besteak beste.
Kerman Perez de Heredia txinga-eroalea: Katea moztu ez dadin
Arraia-Maeztura egin dute txangoa aste honetako "Helmuga" saioan. Han, Kerman Perez de Heredia txinga-eroalearekin solasean aritu dira, baita beste herri kirolari gazte batzuekin ere. Erreportaje osoa ikusgai dago bideo honetan.
Kerman Perez de Heredia txinga-eroalea, igandeko “Helmuga” saioan
Herri kirolak izango dituzte hizpide igande honetan, ETB1eko Helmuga saioan, Kerman Perez de Heredia txinga-eroalearen eskutik. Horrez gain, Maite de Felipe trontzalaria eta Oier Gonzalez Galdeano lasto-jasotzailea ere elkarrizketatuko dituzte.
Julen Mujika eta Piotr Mielczarski, uztarri berean
Julen Mujika eta Piotr Mielczarski Bidasoa Irungo jokalariekin hitz egin dute "Helmuga" saioan. Ikusi erreportaje osoa bideoa honetan.