Sanse galtzaile atera da Albacetetik (3-1)
Donostiarrek baloiaren jabetza izan dute, baina ez dira fin ibili erasoan.
Sansek porrota jaso du Carlos Belmonten LaLiga Hypermotioneko 41. jardunaldiko partidan. Gorka Carrerak sartu du donostiarren gol bakarra, eta Jeffek, Pepe Sanchezek eta Lluis Lopezek egin dituzte Mantxakoenak.
Partida hasi eta bost minutura, Gorka Carrerak aukera argia izan du area txikian egindako burukada batekin, baina etxekoen atezainak ondo urrundu du baloia.
Partidako lehen gola, baina, Albacetek egin du. San Bartolomek hasi du jokaldia, baloia Gamezi iritsi zaio, eta horrek egindako erdiraketa ondo aprobetxatu du Jeffek Aitor Fraga gainditzeko.
Etxekoen bigarren gola Pepe Sanchez erdiko atzelariak sartu du, penalti puntuan harrapatutako baloia armaginen atean sartuta.
Atsedenaldiaren ostean, 52. minutuan, Sansek aldea murriztu du Gorka Carrerak buruz egindako golari esker.
Pozak gutxi iraun die txuri-urdinei, Lluis Lopezek etxekoen hirugarrena egin baitu geldikako jokaldi batean.
Bukeran, beraz, 3-1, Sanse galtzaile.
Te puede interesar
Sansek 1-2 menderatu du Albacete, eta denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu ditu
Arkaitz Mariezkurrenak, 6. minutuan, eta Gorka Gorosabelek, lehen zatiko luzapenean, egin dituzte Jon Ansotegiren taldearen bi golak; Albacetek partidako 80. minutuan sartu du berea, Bernabeuren eskutik.
Aihen Muñoz: “Aukerak izan ditugu berdintzeko, baina azkenean ez dugu lortu"
Realak 1-0 galdu du Sevillan Betisen aurka, aurtengo LaLigako estreineko partidan.
Realak ezin izan du punturik batu Betisen zelaian, Ligako lehen partidan (1-0)
Riquelmek sartu du, 63. minutuan, Andaluziako taldeari hiru puntuak eman dizkion gola. Realak, Oskarssonen eta Susicen bidez, oso gertu izan du berdinketa, baina, azkenean, talde txuri-urdinak neurketa galduta joan behar izan du aldageletara.
Matarazzo: “Jokalariak prest daude; mugimenduak espero ditugu hurrengo asteotan”
Realak gaur egin du azken entrenamendua. Bihar 21:00etan Elxen aurkako partida izango dute eta 24 jokalari eramango ditu Matarazzok, tartean Sanseko bost. Estatubatuarrak eskaini duen lehen prentsaurrekoan “datozen asteotan mugimenduak” espero dituela adierazi du.
Carlos Soler: “Iaz gol gehien jaso zituen taldea izan ginen, argi dago zerbait aldatzen saiatu behar garela"
Erdilari valentziarraren ustez, talde txuri-urdina "gol gutxiago jasotzen saiatu behar da, taldearen defentsa lana hobea izatea, iaz ez baitzen hala izan". Carlos Solerren hitzetan, Realak "denboraldiaurre ona" egin du. Gainera, pozik dago lehen denboraldiaurre osoa izan delako berarentzat, joan den udan talde gipuzkoarrera iritsi ostean.
Javi Lopez, utzita Feyenoordera
Realak eta Herbehereetako klubak akordioa itxi dute, hegalekoak Rotterdamen jarrai dezan hurrengo denboraldian.
Realak badaki dagoeneko Txapeldunen Ligako atariko kanporaketaren itzuliko partida noiz jokatuko duen
Txuri-urdinek irailaren 2an, asteazkenean, 19:00etan, Zubietan jokatuko dute neurketa erabakigarria.
Chelsearen eta Realaren arteko lagunartekoaren golak (3-1)
Realak 3-1 galdu du Chelsearen aurkako lagunartekoa. Rogersek eta João Pedrok egin dituzte etxekoen golak, azken honek bi sartu dituelarik. Aramburuk, berriz, Realekoa.
FUTBOLA ZUZENEAN: Chelsea vs Reala
Ikusi Chelseak eta Realak jokatuko duten lagunarteko partidaren zuzeneko emanaldia.
Liga hasiera kaskarra Sanserentzat, Castelloren aurka galduta (0-1)
Ousmane Camararen gol goiztiarrak punturik gabe utzi ditu txuri-urdinak, gutxinaka hoberantz joan direnak, baina sendotasuna falta izan zaie azken metroetan.