Realak Sonya Keefe fitxatu du 2027-2028 denboraldira arte
Aurrelari txiletarra Granadatik ailegatu da Zubietara, bertan 11 gol sartu zituen iragan denboraldian.
Realak Sonya Keefe fitxatu du 2027-2028 denboraldira arte, talde txuri urdinak ostiral honetan jakitera emandakoaren arabera. Aurrelari txiletarra Granada taldetik dator Zubietara, talde andaluziarrarekin aurreko denboraldian 11 gol egin ostean.
Keefe mugikortasun handiko aurrelaria da, eta bere ezaugarri nagusiak abiadura, espazioak erasotzeko duen gaitasuna eta golerako duen sena dira. Horrezk guztiak “erasorako beste baliabide bat” emango diote talde txuri-urdinari, Realak bere web orrialdean adierazitakoaren arabera.
Kontratua sinatu eta azterketa medikoa gainditu ondoren, Keefek esan du Realeko jokalaria izatea "ametsa" dela eta denboraldi berriari "ilusio handiz" ekingo diola.