BERRITZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elene Guridik Realarekin berritu du eta Granadan jokatuko du utzita

Erdilari oñatiarrak 2028ra arte berritu kontratua club txuri-urdinarekin. Hala ere, Granadan arituko da 2026-2027 denboraldian.
Elene Guridi
Elene Guridi. Irudia: Real Sociedad

Elene Guridik 2028ra arte luzatu du Realarekin duen lotura. Klub txuri-urdinak azaldu duenez, oñatiarrak “lana, konpromisoa eta hobetzeko gogoa erakutsi ditu klubera iritsi zenetik”. Hala ere, Granadan jokatuko du 2026-2027 denboraldian, bere “hazkunde-prozesuarekin” jarraitzeko helburuarekin.

Zubietan hezitako erdilariak “jokoa ulertzeko duen gaitasuna, zelai erdian oreka emateko duen ahalmena eta une oro maila gorenean lehiatzeko erakutsi duen jarrera” azpimarratu ditu Donostiako klubak.

Publizitatea
X
Publizitatea
X