Caleta-Carrek eta Wesleyk ez dute Realean jarraituko
Kroaziako atzelaria Olympique Lyonera (Frantzia) itzuliko da, eta aurrelari brasildarra Saudi Arabiako Al-Nassr taldera. Caleta-Car hasierako hamaikakoetan izan da denboraldiaren zati handi batean; Wesleyk, aldiz, minutu gutxi batzuk besterik ez ditu jokatu.
Caleta-Car eta Wesley. Argazkien muntaia: Europa Press/EITBKirolak
Realak ofizial egin du gaur Duje Caleta-Car atzelari kroaziarrak eta Wesley Gassova aurrelari brasildarrak ez dutela talde txuri-uridnean jarraituko. Biek utzita jokatu dute orain arte, eta Realak jokalariak erosteko aukera zuen, baina ez gauzatzea erabaki du.
Caleta-Car joan den udan 2025-26 denboraldirako lehen fitxaketa izan zen. Orain bere jatorrizko taldera itzuliko da, Olympique Lyonera (Frantzia). Bestalde, Wesley Gassova neguko merkatuan iritsi zen Donostiara. Brasildarra Saudi Arabiako Al-Nassr talderan bueltatuko da berriro.
Caleta-Car denboraldiaren zati handi batean hasierako hamaikakoetan izan da, nahiz eta talde txuri-urdina konbentzitu ez duen errendimenduarekin. Wesley, ostera, bere jatorrizko taldera itzuliko da neurketa gutxitan banatutako minutu eskas batzuk jokatu ondoren.
Gaur argitaratutako ohar batean, Realak amaitutzat eman ditu bien ekarpenak, eta gogorarazi du bi jokalariak "denboraldi ahaztezin baten arrakastaren parte" izan direla. Anoetako taldeak Errege Kopa irabazi du, eta hamargarren postuan sailkatu da Ligan.
"Larunbatean Bartzelonan Espanyolen aurka jokatu genuen neurketak denboraldi ahaztezin bati amaiera eman zion, beste garaikur bat irabaztera eraman gaituena", adierazi du Realak bere agirian.
"Duje Caleta Car eta Wesley Gassova arrakasta horren parte izan dira, eta klubak armarriarekin izandako konpromisoa eskertu nahi die gure artean izan diren denboran, eta, aldi berean, onena opa die etorkizun pertsonal eta profesionalerako", dio oharrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Sansek 1-2 menderatu du Albacete, eta denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu ditu
Arkaitz Mariezkurrenak, 6. minutuan, eta Gorka Gorosabelek, lehen zatiko luzapenean, egin dituzte Jon Ansotegiren taldearen bi golak; Albacetek partidako 80. minutuan sartu du berea, Bernabeuren eskutik.
Aihen Muñoz: “Aukerak izan ditugu berdintzeko, baina azkenean ez dugu lortu"
Realak 1-0 galdu du Sevillan Betisen aurka, aurtengo LaLigako estreineko partidan.
Realak ezin izan du punturik batu Betisen zelaian, Ligako lehen partidan (1-0)
Riquelmek sartu du, 63. minutuan, Andaluziako taldeari hiru puntuak eman dizkion gola. Realak, Oskarssonen eta Susicen bidez, oso gertu izan du berdinketa, baina, azkenean, talde txuri-urdinak neurketa galduta joan behar izan du aldageletara.
Matarazzo: “Jokalariak prest daude; mugimenduak espero ditugu hurrengo asteotan”
Realak gaur egin du azken entrenamendua. Bihar 21:00etan Elxen aurkako partida izango dute eta 24 jokalari eramango ditu Matarazzok, tartean Sanseko bost. Estatubatuarrak eskaini duen lehen prentsaurrekoan “datozen asteotan mugimenduak” espero dituela adierazi du.
Carlos Soler: “Iaz gol gehien jaso zituen taldea izan ginen, argi dago zerbait aldatzen saiatu behar garela"
Erdilari valentziarraren ustez, talde txuri-urdina "gol gutxiago jasotzen saiatu behar da, taldearen defentsa lana hobea izatea, iaz ez baitzen hala izan". Carlos Solerren hitzetan, Realak "denboraldiaurre ona" egin du. Gainera, pozik dago lehen denboraldiaurre osoa izan delako berarentzat, joan den udan talde gipuzkoarrera iritsi ostean.
Javi Lopez, utzita Feyenoordera
Realak eta Herbehereetako klubak akordioa itxi dute, hegalekoak Rotterdamen jarrai dezan hurrengo denboraldian.
Realak badaki dagoeneko Txapeldunen Ligako atariko kanporaketaren itzuliko partida noiz jokatuko duen
Txuri-urdinek irailaren 2an, asteazkenean, 19:00etan, Zubietan jokatuko dute neurketa erabakigarria.
Chelsearen eta Realaren arteko lagunartekoaren golak (3-1)
Realak 3-1 galdu du Chelsearen aurkako lagunartekoa. Rogersek eta João Pedrok egin dituzte etxekoen golak, azken honek bi sartu dituelarik. Aramburuk, berriz, Realekoa.
FUTBOLA ZUZENEAN: Chelsea vs Reala
Ikusi Chelseak eta Realak jokatuko duten lagunarteko partidaren zuzeneko emanaldia.
Liga hasiera kaskarra Sanserentzat, Castelloren aurka galduta (0-1)
Ousmane Camararen gol goiztiarrak punturik gabe utzi ditu txuri-urdinak, gutxinaka hoberantz joan direnak, baina sendotasuna falta izan zaie azken metroetan.