Oyarzabalek ekaitza piztu du eta Celta garaitu dute txuri-urdinek (3-1)
Realak jokalari bat gutxiagorekin Celta menderatu du, Oyarzabalen erakustaldi bikainari esker.
Realak 3-1 irabazi dio Celtari, igande honetan, Anoetan jokatu den EA Sports Ligako 21. jardunaldiko partidan. Txuri-urdinek bigarren zati osoa jokalari bat gutxiagorekin jokatu dute, baina Mikel Oyarzabalen magiari esker, hiru puntuak etxean geratu dira.
Partidaren hasiera eskasa izan da, euripean jokatutakoa. Ez da abagune handirik izan, ez eta eraso argirik ere. Hala ere, 16. minutuan, Oyarzabalek sekulako gola sartu du: ezkerrarekin, areaz kanpotik bikain jaurtita, markagailua ireki du (1-0).
Realak partida kontrolpean zuela zirudienean, 44. minutuan, Caleta-Carrek falta gogorra egin dio Fernandezi. VARa kontsultatu ondoren, epaileak txartel gorria atera dio. Ondorioz, Reala atsedenaldira aurretik iritsi da, baina jokalari bat gutxiagorekin.
Bigarren zatian, Celtak pixkanaka estutu du, eta 71. minutuan Borja Iglesiasek berdinketa lortu du (1-1). Une horretan, Celtak partida irauliko zuela ematen zuen.
Baina 74. minutuan iritsi da Realaren kontraerasoa. Oyarzabal berriro ere protagonista izan da, eta lehen golaren kalkoa egin du kasik: ezkerrarekin, areaz kanpotik jaurti eta 2-1ekoa jarri du markagailuan.
Partida amaitzeko, luzapenean, Odriozolari egindako penaltiak hirugarren gola ekarri du. Brais Mendezek jaurti du eta ez du huts egin (3-1).
Garaipen honi esker, Reala zortzigarren postuan dago sailkapenean, eta EA Sports Ligako azken bost partidetatik bat bera ere galdu gabe jarraitzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Errege Kopako finalaren sarrerak izendunak izanen direla zehaztu du Realak
Horrela, sarreran agertzen diren izena, abizenak eta NANa apirilaren 18an Cartuja estadiora sartzen den pertsonarenak izan beharko dira.
Matarazzo, Kopako finalaz: "Aukera paregabea da"
Realeko entrenatzaileak, asteazkenean, talde txuri-urdinaren informazioaz arduratzen diren kazetariekin gosaldu du; topaketan, Errege Kopako finala izan dute hizpide, batez ere.
Realak 25.680 sarrera izango ditu Errege Kopako finalean
Horietako % 85 Realaren bazkideek jasoko dituzte. Realaren “fanzone” izenekoa, Sevillan, Carlos III.a etorbidean izango da, Cartujako geralekuaren ondoan.
Realak ezin izan du berdindu Atleticoren jokoa (3-2)
Bi aldiz berdindu dute markagailua, Solerren eta Oyarzabalen golekin, baina Ivan Gonzalezek azken minutuetan sartutako golak punturik gabe utzi ditu txuri-urdinak.
Sansek 4-2 menderatu du Castello Zubietan
Txuri-urdinek Castello garaitu dute etxean partida bizi jokatuta, eta 3 puntuak eskuratu dituzte Ochiengen, Carreraren eta Mariezkurrenaren golei esker.
Arturo Ruiz: "Errendimenduak ematen dio sendotasuna proiektu bati"
F Moeve Liga datorren astean itzuliko da, eta Realak txapelketari ekingo dio berriro, Txapeldunen Ligako postuetan jarraitzeko helburuarekin. Arturo Ruizek zuzendutako taldea denboraldi bikaina egiten ari da.
Matarazzo: "Atzo nahikoa denbora izan genuen asteazkeneko garaipena dastatzeko"
Realeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 27. jardunaldian Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du. Horren hitzetan, asteazkenekoa ondo ospatu dute, baina orain Ligan zentratu beharra dute, oso garrantzitsua delako.
Realak finalerako jasotzen dituen sarreren % 85 bazkideentzat izango dira
Gainera, talde txuri-urdinak azaldu du 25 urte edo gehiagoko antzinatasuna duten bazkideek sarrera ziurtatuta izango dutela. Gainerako bazkideek zozketa batean izena eman beharko dute.
Rino Matarazzo: "Oso pozik nago, oso berezia da; gol aukera oso gutxi egin ahal izan dizkigute”
Realeko entrenatzaileak nabarmendu du nola jokatu duen bere taldeak lehen zatian, Athleticen aurkako itzuliko partidako lehen zatian, eta, halaber, pozik azaldu da, txuri-urdinek, beste behin, golik ez baitute jaso.
Jon Martin: "Gaur ere, partida osoa egin dugu, eta finalean gaude"
Realeko atzelari gazteak, Athleticen aurkako kanporaketa amaituta eta Sevillako finalerako txartela eskuratuta, gogora ekarri du nola bizi izan zuen talde txuri-urdinak irabazitako azken finala, 2021ekoa.