Realak 160 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025-2026 denboraldirako
Zenbateko errekorra da hori. Realak, 2024-2025eko ekitaldian, 16,9 milioiko superabita izan zuen, eta aurreikuspena da 2025-2026koan beste 17,8 milioi irabaztea.
Realeko akziodunek 160 milioi euroko aurrekontua onartu dute 2025-2026 denboraldirako, asteazkenean; hori zenbateko errekorra da, nahiz eta klubak, denboraldi honetan, Europako txapelketarik jokatzen ez duen.
Realeko Administrazio Batzordeak, Jokin Aperribay buru duela, Kursaalen aurkeztu du, Donostian, Akziodunen Batzar Nagusian, aurreko ekitaldiko zifrak, bai eta jokoan dagoen denboraldirako aurrekontua ere. Hala, Realak, 2024-2025 ekitaldian, 16,9 milioiko superabita izan zuen, eta aurreikuspena da 2025-2026koan beste 17,8 milioi irabaztea.
Bukatutako ekitaldiari dagokionez, diru sartze arruntak 126,4 milioikoak izan ziren; aurrekoan, 160,5 milioikoak izan ziren, baina 2024-2025ekoan ez zen Txapeldunen Ligako ditu sartzerik. Salmentetako eta amortizazioetako kudeaketak, ordea, fakturazio txikiago hori konpentsatzea ahalbidetu zuen.
Zalantzarik gabe, marketako ekitaldia izan da, Realarentzat: diru sartzea inoizko altuena izan da, 204,89 milioi eurokoa, baina gastua ere izan da historiako altuena, 189,4 milioikoa. Akziodunek babes oso handia eman zion horri guztiari; izan ere, ia % 98k eman zuten baiezkoa.
Mikel Merinoren eta Robin Le Normanden salmentek (hurrenez hurren, Arsenalera eta Atletico Madrilera) likidezia eta maniobra tartea eman zuten. Horri gehitu behar zaio Martin Zubimendiren transferentzia; kontabilitate itxiera eginda itxi zen hori, eta 65 milioi euroko diru sartze gehigarriak ekarriko ditu, bai eta 13 milioiko aurrerakina; hori Realak kobratu egin du, dagoeneko.
Klubak, aldiz, gastu handia egin zuen fitxatzeko Oskarsson, Susic, Sergio Gomez eta Javi Lopez, 50 milioi guztira. Salerosketako saldoa positiboa da, 80 milioi eurokoa, eta Realak ez du zorrik kreditu entitateekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Errege Kopako finalaren sarrerak izendunak izanen direla zehaztu du Realak
Horrela, sarreran agertzen diren izena, abizenak eta NANa apirilaren 18an Cartuja estadiora sartzen den pertsonarenak izan beharko dira.
Matarazzo, Kopako finalaz: "Aukera paregabea da"
Realeko entrenatzaileak, asteazkenean, talde txuri-urdinaren informazioaz arduratzen diren kazetariekin gosaldu du; topaketan, Errege Kopako finala izan dute hizpide, batez ere.
Realak 25.680 sarrera izango ditu Errege Kopako finalean
Horietako % 85 Realaren bazkideek jasoko dituzte. Realaren “fanzone” izenekoa, Sevillan, Carlos III.a etorbidean izango da, Cartujako geralekuaren ondoan.
Realak ezin izan du berdindu Atleticoren jokoa (3-2)
Bi aldiz berdindu dute markagailua, Solerren eta Oyarzabalen golekin, baina Ivan Gonzalezek azken minutuetan sartutako golak punturik gabe utzi ditu txuri-urdinak.
Sansek 4-2 menderatu du Castello Zubietan
Txuri-urdinek Castello garaitu dute etxean partida bizi jokatuta, eta 3 puntuak eskuratu dituzte Ochiengen, Carreraren eta Mariezkurrenaren golei esker.
Arturo Ruiz: "Errendimenduak ematen dio sendotasuna proiektu bati"
F Moeve Liga datorren astean itzuliko da, eta Realak txapelketari ekingo dio berriro, Txapeldunen Ligako postuetan jarraitzeko helburuarekin. Arturo Ruizek zuzendutako taldea denboraldi bikaina egiten ari da.
Matarazzo: "Atzo nahikoa denbora izan genuen asteazkeneko garaipena dastatzeko"
Realeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 27. jardunaldian Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du. Horren hitzetan, asteazkenekoa ondo ospatu dute, baina orain Ligan zentratu beharra dute, oso garrantzitsua delako.
Realak finalerako jasotzen dituen sarreren % 85 bazkideentzat izango dira
Gainera, talde txuri-urdinak azaldu du 25 urte edo gehiagoko antzinatasuna duten bazkideek sarrera ziurtatuta izango dutela. Gainerako bazkideek zozketa batean izena eman beharko dute.
Rino Matarazzo: "Oso pozik nago, oso berezia da; gol aukera oso gutxi egin ahal izan dizkigute”
Realeko entrenatzaileak nabarmendu du nola jokatu duen bere taldeak lehen zatian, Athleticen aurkako itzuliko partidako lehen zatian, eta, halaber, pozik azaldu da, txuri-urdinek, beste behin, golik ez baitute jaso.
Jon Martin: "Gaur ere, partida osoa egin dugu, eta finalean gaude"
Realeko atzelari gazteak, Athleticen aurkako kanporaketa amaituta eta Sevillako finalerako txartela eskuratuta, gogora ekarri du nola bizi izan zuen talde txuri-urdinak irabazitako azken finala, 2021ekoa.