Mirari Uriak kontratua berritu du Realarekin, 2027ra arte
Mirari Uriak 2027ko ekainaren 30era arte berritu du kontratua Realarekin, Donostiako klubak asteazken honetan, apirilaren 23an, ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Aurrelaria 2018an iritsi zen Realera, eta bigarren taldean jokatu zuen. 2019ko urrian egin zuen debuta lehen taldearekin, Reale Arenan jokatutako Athleticen aurkako derbian, harmailetan 19.000 pertsona baino gehiago zeudela.
Horrez gain, Azpeitikoak F Ligan Realaren bigarren postua ziurtatu zuen gola sartu zuen, eta sailkapen historiko horren parte garrantzitsua izan zen. Bi Superkopatan, Txapeldunen Ligan taldeak debuta egin zuenean eta iragan denboraldiko Erreginaren Kopako finalean ere egonda dago, besteak beste.
Gainera, Uria izan da Realarekin 100 partida langa gainditzea lortu zuen harrobiko lehen jokalaria.
Zure interesekoa izan daiteke
Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”
Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).
Reala denboraldi berria hasi da prestatzen Zubietan
Reala denboraldi berria hasi da prestatzen Zubietan. Azken egunetan osasun azterketak egin ondoren, Arturo Ruizek 26 jokalari izan ditu bere esanetara gaurko lehen entrenamenduan. Taldeak 6 fitxaketa iragarri ditu. Aurten Europan jokatzeko erronka izango dute aurrean.
Pablo Marinek gihar lesioa du
Jokalari errioxarrak eskuineko iskiotibialetan du lesioa. Hala, denboraldiaurrean lesioren bat duen lehenengo futbolaria da, talde txuri-urdinean.
Igor Zubeldia: “Txapelketa asko ditugu denboraldian zehar; helburua da denetan lehiakorrak izatea”
Atzelariak, Zubietan, asteartean, hedabideen aurrean hitz egin du. Zubeldiak, denboraldiaren gainean zer espero duen galdetu diotenean, zehaztu du asmoa duela “ahalik eta partida gehienetan eskuragarri izatea” Rino Matarazzo entrenatzailearentzat.
Ava Seelenfreund fitxatu du Realak
Kaliforniako aurrelaria Realeko jokalaria izango da 2028-2029 denboraldi amaierara arte
Realak Sonya Keefe fitxatu du 2027-2028 denboraldira arte
Aurrelari txiletarra Granadatik ailegatu da Zubietara, bertan 11 gol sartu zituen iragan denboraldian.
Realak OL Lyonnesen aurka jokatuko du lagunartekoa
Abuztuaren 8an, 11:00etan, Groupama OL Training Center kirol instalakuntzetan jokatuko dute Txapeldunen Liga zortzi aldiz irabazi duen taldearen aurka.
Sanse lanera bueltatu da Zubietan
Sanse denboraldi berria prestatzen hasi da. Jon Ansotegik 24 jokalari izan ditu bere aginduetara lehen entrenamenduan, jokalari asko lehen taldearekin lanean ari direlako eta Dario Ramirez Nasticera joan delako. Liga abuztuaren 16an Castelloren aurka hasi aurretik, txuri-urdinek bost lagunarteko jokatuko dituzte.
Realak Esther Laborde fitxatu duela iragarri du
22 urteko atzelaria, San Cugat del Vallesen jaioa, Madrid CFF taldetik dator eta 2027-2028 denboraldiaren amaierara arte sinatu du.
Realak 2028ra arte luzatu du Alex Lebarbierren kontratua
Erdilari frantziarra jubenil mailan iritsi zen talde txuri-urdinera, eta aurreko denboraldian Sanseri mailari eusten lagundu zion Hypermotion Ligan.