BIRA IPAR AMERIKAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak Atletico Madrilen eta Betisen aurka jokatuko du Mexikon eta Estatu Batuetan

Donostiako klubak Ligak antolatutako biran parte hartuko du eta bi lagunarteko jokatuko ditu Ipar Amerikan. Lehenengoan Atleticoren aurka jokatuko du Monterreyn (Mexiko) eta ondoren Betisen aurka San Frantziskon (AEB).
David Silva eta Nabil Fekir
Realak eta Betisek abuztuaren 5ean neurtuko dituzte indarrak, San Franciskon. Artxiboko irudia: EFE

Reala, Atletico Madrilekin, Sevillarekin eta Betisekin batera, LaLigak udan Ipar Amerikan antolatu duen biran parte hartuko duten lau klubetako bat izango da. Talde horiek lagunartekoak jokatuko dituzte Monterreyko, Guadalajarako eta San Frantziskoko estadioetan.

LaLigak astearte honetan iragarri duenez, biraren hasiera Mexikon izango da, eta txapelketako bi talde lehiatuko dira bertan lehen aldiz. Lehen partidak abuztuaren 2an jokatuko dira, asteazkenarekin, Atletico Madrilek eta Realak Monterreyn jokatuko dute, eta Sevillak eta Betisek Guadalajaran jokatuko dute Sevillako kluben arteko derbia.

Bira abuztuaren 5ean amaituko da, jardunaldi bikoitzarekin, San Frantziskon (Kalifornia): Atletico Madrilek Sevilla izango du aurkari, eta Betisek Reala. Partidetarako sarrerak apirilaren 27an jarriko dira salgai.

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X