QATAR 2022
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kubo, Munduko Txapelketarako Japoniako selekzioko deialdian

Realeko erasoko jokalaria Hajime Moriyasu hautatzaileak aukeratutako 26 jokalarien arten dago.
Kubo (ezkerrean), Europa Ligako neurketa batean.
Kubo (ezkerrean), Europa Ligako neurketa batean. Argazkia: EFE

Japoniako selekzioak Qatargo Munduko Txapelketara eramango dituen jokalarien deialdia jakinarazi du astearte honetan, eta bertan da Takefusa Kubo Realeko erasoko jokalaria

Kuborekin batera, honako beste jokalari nabarmen hauek ere badaude Hajime Moriyasu hautatzaileak argitaratutako zerrendan: Daichi Kamada (Eintracht Frankfurt), Wataru Endo (Stuttgart), Takumi Minamino (AS Monako) edo Takehiro Tomiyasu (Arsenal), besteak beste.

"Samurai urdinek" lagunarteko partida bat jokatuko dute Kanadaren aurka hilaren 17an Dubain, Munduko Txapelketaren aurretik.

Japonia E multzoan dago kokatuta, eta hilaren 23an jokatuko du lehen partida Alemaniaren aurka; ondoren, Costa Rica ( azaroak 27), eta Espainia izango ditu aurkari (abenduak 1).

HAUTATUTAKO 26 JOKALARIAK:

Atezainak: Eiji Kaimonima (RC Estrasburgo), Shuichi Gonda (Shimizu E-pulse) eta Daniel Schmidt (Sint-Truiden).

Defentsak: Yuto Nagatomo (FC Tokyo), Maya Yoshida (Schalke 04), Hiroki Sakai (Urawa Reds), Shogo Taniguchi (Kawasaki Frontale), Miki Yamane (Kawasaki Frontale), Ko Itakura (Borussia Monchengladbach), Yuta Nakayama (Huddersfield), Hiroki Ito (Stuttgart) eta Takehiro Tomiyasu (Arsenal).

Erdilariak eta aurrelariak: Gaku Shibasaki (Leganes), Wataru Endo (Stuttgart), Junya Ito (Reims), Takuma Asano (Bochum), Takumi Minamino (AS Monako), Hidemasa Morita (Sporting Lisboa), Daichi Kamada (Eintracht Frankfurt), Yuki Soma (Nagoya Grampus), Kaoru Mitoma (Brighton), Daizen Maeda (Celtic FC), Ritsu Doan (Freiburg), Ayase Ueda (Círculo de Brujas) eta Ao Tanaka (Fortuna Düsself).

Zure interesekoa izan daiteke

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X