Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Kirolak atariko abantailak aprobetxatzeko.
Garaipen argia lortu du Realak Villamarinen eta lider jarri da (0-3)
Portuk, Oyarzabalek (penaltiz) eta Januzajek sartutako golek sailkapenaren buru jarri dute talde txuri-urdina.
Realak 0-3 irabazi dio Betisi Villamarinen, eta Santander Ligako sailkapeneko lehen postua eskuratu du, 6. jardunaldiaren ondoren. Talde donostiarrak 11 puntu ditu, Vila-realek bezainbeste, baina aldeko eta kontrako golen arteko diferentzia nabarmen dago donostiarren alde.
Gipuzkoako taldeak atsedenaldia heldu baino lehen egin du lehen gola, Portuk ezin hobeto errematatuta Oyarzabalen erdiraketa bikaina. Realak lehen zatian abagune gutxi sortu arren, nahikoa izan da aurretik jartzeko.
Manuel Pellegriniren mutilek hobera egin dute bigarren zatia hastearekin batera, eta Sanabriak gola egin du, baina jokoz kanpo zegoen. Gero, Estrada Fernandez epaileak ez du etxekoen aldeko penalti bat adierazi, nahiz eta VAR sistema kontsultatu duen jokaldia berrikusteko.
Ondoren, garbiagoa iritzi dio Bartrak Isaki egindakoa. Oyarzabalek ez du barkatu, eta neurketa erabakita utzi du. Hirugarren gola aulkitik atera den Januzajek erdietsi du.

Fitxa teknikoa:
0 - Real Betis: Claudio Bravo; Aitor Ruibal, Sidnei, Bartra, Álex Moreno (Miranda, min. 75); Guido Rodríguez, Canales (William Carvalho, 58. min) ; Joaquín (Loren, 58. min), Fekir, Tello (Lainez, 75. min); eta Borja Iglesias (Sanabria, 46. min).
3 - Real Sociedad: Remiro; Gorosabel, Aritz Elustondo, Le Normand, Monreal; Guevara (Zubimendi, 65. min), Merino, Silva (Roberto López, 84. min); Oyarzabal (Januzaj, 84. min), Portu eta Willian José (Isak, 69. min).
Golak: 0-1, 43. min: Portu. 0-2, 74. min: Oyarzabal, penaltiz. 0-3, 88. min: Januzaj.
Epailea: Xavier Estrada Fernández. Txartel horiak: Sidnei (53. min) eta Bartra (72. min).
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Turrientes: “Derbietan ez dago faboritorik; bolada onean gaude eta hiru puntuen bila joango gara”
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Maren Lezeta: “Hasieran, kosta egin zaigu apur bat, baina, azkenean, lortu egin dugu, eta pozik”
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Realak eman du lehen kolpea Fenerbahçeren aurkako kanporaketan, Zubietan, Lezetaren eta Marinen golei esker (2-0)
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Realaren eta Fenerbahçeren arteko joaneko partidako golak (2-0)
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
ZUZENEAN, 19:00etatik aurrera: Reala vs. Fenerbahçe (Europa Kopa)
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Jon Martin: “Derbiak desberdinak dira, emozioa eta sentimendua dago, beraz, denarekin goaz”
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Realak abantaila lortu du nahi du Fenerbahçeren aurka, Europa Kopan
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Quiñones: “Fenerbahçek jokalari garrantzitsuak ditu, baina Reala gainetik ikusten dut”
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Gorka Alvarez: “Jokoan eta erritmoan jarraikortasuna lortzea izango da gakoa”
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Gorrotxategi: “Partida kontrolpean izan dugu"
Gehiago ikusi