Realak Levanteren aurka berdindu eta puntu bat eskuratu du
Realak berdindu egin du Levanteren aurka (1-1) Ligako 34. jardunaldiko partida eta puntu bakarrean handitu du zortzigarren den Athleticeko duen abantaila. Txuri-urdinek hiru puntu ateratzen dizkiote zuri-gorriei.
Norgehiagoka erritmo biziarekin hasi da, eta lehen minutuetan abagunerik egon ez den arren, bi minututan bi gol etorri dira. Realak hartu du aurrea 13. minutuan; Oyarzabalek erdiraketa jarri du ezker hegaletik, eta Isakek 0-1ekoa sartu du, orpoz errematatuta. Gol ikusgarria sartu du suediarrak. Pozak, ordea, ez dio asko iraun talde txuri-urdinari, lau minutu beranduago Levantek lehia berdindu baitu Moralesen golari esker (1-1). Levanteko jokalariak pase luzea jaso du, Realeko defentsa gaizki kokatuta egon da, eta Moralesek ez du barkatu Moya atezainaren aurrean.
Talde bakoitzak gol bana sartu ondoren, 20. Minutuan Realak izan du bigarren gola sartzeko aukera bikaina, baina Portuk langa gainetik kanpora bidali du jaurtiketa, Aitor Fernandez atezainaren aurrean bakarrik geratu ostean. Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldea izan da baloiaren jabe, eta Levante kontraerasoan min egiten saiatu da, abagunerik sortu ez duen arren.
Erasora jotzeko asmoarekin zelairatu dira bi taldeak bigarren zatian, baina asko kosta zaie abaguneak sortzea. Realak saiakera egin du 59. minutuan, baina Aitor Fernandezek arazorik gabe gelditu du Mikel Merinoren jaurtiketa. Levante ere ez da gai izan gola sartzeko aukera argiak sortzeko. Ura edateko azken hutsartearen aurretik, etxeko taldeak oso gertu izan du gola; jokaldi ona lotu dute, Melero area barruan sartu da, eta Moya atezainak Levanteko jokalariaren errematea saihestu du.
Berdinduta heldu da partida azken hamar minutuetara, eta abagune bikaina izan du Levantek, 81. minutuan; Campañak buruz egin duen errematea, ordea, kanpora joan da Moyak babestutako ateko zutoina urratuta. Talde valentziarra izan da nagusi neurketako azken txanpan, baina ezin izan du Realaren atea zulatu, eta berdinduta amaitu da partida.
Fitxa teknikoa:
1 - Levante: Aitor Fernandez, Miramon, Vezo, Postigo (Rober Pier, 83. min), Clerc, Vukcevic (Melero, 72. min), Campaña, Radoja, Rochina (Hernani, 83. min), Morales (Roger, 72. min) eta Mayoral (Sergio Leon, 88. min).
1 - Reala: Moya, Gorosabel, Aritz Elustondo, Le Normand, Aihen (Monreal, 84. min), Zubimendi (Llorente, 53. min), Merino, Odegaard (Zubeldia, 53. min), Portu, Oyarzabal (Barrenetxea, 67. min) eta Isak (William Jose, 84. min).
Golak: 0-1, 12. min: Isak. 1-1, 16. min: Morales.
Epailea: Pizarro Gomez. Txartel horiak atera dizkie Vukcevic eta Postigo Levanteko jokalariei, baita Zubimendi eta Aritz Elustondo Realeko futbolariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Realak Granadan galdu du (3-2), eta punturik batu ezinik jarraitzen du Moeve F Ligan
Gorka Alvarezen taldeak, Carlota Chaconek eta Klara Cahynovak sartutako golen bidez, bi aldiz berdindu zituen Granadaren abantailak, baina, bigarren zatiaren hasieran, Andaluziako taldeak hirugarren gola egin zuen, erabakigarria. Realak, txapelketako bi partida jokatuta, ez du punturik, oraindik.
Igor Zubeldia: “Talde honek bukaerara arte ez duela etsitzen erakutsi da”
Igor Zubeldia Realeko jokalariak taldeak Elxen lortutako garaipena baloratu du partida amaieran. Amaierara arte erakutsitako jarrera azpimarratu du atzelari txuri-urdinak.
Sucicek hamarrekin erreskatatu du Reala, Elxen jokatutako partida ero batean (2-3)
Kroaziarrak azken minutuetan sartutako gol batek garaipen handia eman die txuri-urdinei, 0-2 aurreratu eta Jon Martinen kanporaketaren ostean, eta Elxek partida nola berdindu duen ikusi ondoren.
Matarazzo: “Taldearen alde erasokorra ikusi nahi dut"
Realak Elxen aurka jokatuko du, astelehenean, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partida.
Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)
Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.
Realak ofizialki aurkeztu du Gorka Alvarez
Gorka Alvarez entrenatzaile lasartearrak ilusio handiz hartu du Realeko emakumeen lehen taldea zuzentzeko ardura. Bestalde, Maider Castillo Realeko Futbol arduradunak kritikatu egin du Arturo Ruizek denboraldia hasi ostean utzi izana kluba.
Heart of Midlothian, Eskoziako txapelduna, Realaren aurkaria Europa Cupeko atarikoan
Gorka Alvarezen taldeak Heartsen aurka neurtuko ditu indarrak irailaren 22 edo 23an eta irailaren 30an edo urriaren 1an. Joaneko partida Edinburgon jokatuko du; itzulikoa, Donostian.
Jon Martin: “Golak ez dira sartu, baina kontentu defentsan egin dugun lanarekin”
Realak hutsean utzi du markagailua Anoetan, Celtaren aurkako partidan. Ez dira gutxi izan gola sartzeko izan dituzten aukerak, batzuk argiak. Hala ere, Jon Martin kontentu agertu da defentsa lanarekin.
Golik gabeko berdinketa Realaren eta Celtaren artean (0-0)
Markagailua ez da mugitu ate aurrean bietako batek ere ez baitu asmatu. Realak eraman du jokoaren pisua lehen zatian, baina Celtak lehia orekatu du atsedenaldiaren ostean.
Ainhoa Moraza: “Gure maila non dagoen jakiteko balio behar digute horrelako partidek”
Reala Txapeldunen Ligatik at geratu da Chelsearen aurka 0-1 galdu ostean. Ainhoa Morazarek azaldu du “taldeak partida oso landua” egin duela, markagailua guztiz kontra eduki arren. Hala ere, “bide onetik” doazela adierazi du donostiarrak.