Ofiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibar - Reala, martxoaren 10ean, iluntzeko 20:00etan

Bertan behera geratu zen gipuzkoarren arteko derbia Mirandesen kontrako Kopako finalerdia jokatu eta gero izango da.
Ipuruako futbol-zelaia
Ipuruako futbol-zelaia

Aurreko astean Ligak jakinarazi zuen Eibarren eta Realaren arteko euskal derbia ez zela igandea jokatuko. Zaldibarko zabortegiko sutearen ondorioz, dioxinak eta furanoak daude airean, eta zale zein jokalarien osasunean eragina izan dezakete. 

Eibarko eta inguruko herrietako airearen kalitatea ona ez zen esan zuen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak.

LaLigak iragarri duen bezala gipuzkoarren arteko derbia martxoaren 10ean, asteartean, jokatuko da, iluntzeko 20:00etan, Mirandesen kontrako Kopako finalerdia jokatu eta gero.

24. JARDUNALDIKO EMAITZAK

Valentzia 2-2 Atletico

Mallorca 1-0 Alaves

Bartzelona 2-1 Getafe

Vila-real 2-1 Levante

Granada 2-1 Valladolid

Sevilla 2-2 Espanyol

Leganes 0-0 Betis

Eibar - Reala (Atzeratua)

Athletic Club 0-1 Osasuna

Real Madril 2-2 Celta

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X