Fitxaketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Reala Isaken fitxaketa negoziatzen ari da

Klub txuri-urdinak Borussia Dortmundeko aurrelaria fitxatu nahi du, eta talde alemaniarrarekin negoziatzen ari da.
Iragarkia
20190604145707_isak_
18:00 - 20:00
Horrela jokatzen du Isakek, Realak fitxatu nahi duen aurrelariak

Realak Aleksander Isak jokalaria fitxatu nahi du, eta Borussia Dortmundekin negoziatzen ari da. 19 urteko aurrelari suediarrak Herbehereetan jokatu du utzita urtarriletik, Willem II taldean.

Denboraldi honetan 13 gol sartu ditu Herbehereetako Ohorezko Mailan (Eredivisie), eta, gaztea izanagatik ere, lau neurketa jokatu ditu jada Suediako selekzioarekin, eta gol bat sartu du. Bera da Suediarekin gola egin duen jokalari gazteena.

Zure interesekoa izan daiteke

Erik Bretos, Director de Fútbol de la Real Sociedad.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Erik Bretos: “Asmoa da Remiro hemen egotea datorren denboraldian”

Realeko futbol zuzendariak lehen taldearen inguruko gaurkotasuna errepasatu du, baita udako merkatuari begira dituen asmoen berri eman ere. Remirok Realean jarraituko duela esan du "bi atezain handi izan nahi ditudalako", Rino Matarazzorekin kontratua luzatzeko hitz egiten ari direla baieztatu du, eta, besteak beste, Brais Mendez, Gorka Carrera eta Arsen Zakharyan jokalarien egoera aztertu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X