Realak Anoetan garaipenik lortu gabe jarraitzen du Sevillaren aurka berdindu ostean
Realak golik gabe berdindu du (0-0) Sevillaren aurka, eta Anoetan garaipenik lortu gabe jarraitzen du. Partida parekatua izan da, eta joko aldetik nahiko kaskarra. Asier Garitanok zuzentzen duen taldeak sailkapenaren behealdean jarraitzen du, 11 jardunalditan 13 puntu lortuta.
Ondo ekin dio talde txuri-urdinak neurketari eta 7. minutuan izan du lehen abagunea; Aritz Elustondok erdiraketa egin du hegaletik, baina Juanmi eta Willian Jose ez dira errematea egitera iritsi. Sevillari kosta egin zaio partidan sartzea, baina pixkanaka aurrera jotzen hasi da, eta 23. minutuan gola sartu du Murielen bitartez, baina epaileak baliorik gabe utzi du, Sevillako aurrelaria jokoz kanpo egon baita. Realaren erantzuna hiru minutu beranduago etorri da, gutxigatik gora joan den Januzajen jaurtiketa baten ondorioz. Ondoren, bi taldeek baloi ugari galdu dituzte, baina aukera on bana ere izan dute; Realeko Moya atezainak erantzun bikaina eman dio Banegaren jaurtiketari, eta hurrengo jokaldian Elustondo area barruan sartu da, pasea atzera eman du, Amadouk baloia aldendu du, taldekide duen Sergi Gomezen bizkarrean jo, eta Vaclik atezainak gola eragotzi du gelditu bikaina eginda.
Erritmo biziarekin ekin diote bi taldeek bigarren zatiari. Murielek buruz kanpora bidali du errematea 49. minutuan, eta 52.ean Januzaj area barruan sartu da, baina jokalari txuri-urdinaren jaurtiketa kanpora joan da, desbideratuta. Bigarren zatiko lehen ordu laurdena bete orduko, Sevillak kontraerasoa antolatu du, eta Navasen jaurtiketa ez da gutxigatik gola izan. Neurketako 62. minutuan, Januzaj area barruan sartu da, pasea eman du, eta errematatzailerik aurkitu gabe paseatu da baloia. Bost minutu beranduago, Vaclik atezainak arazo handirik gabe gelditu du Willian Joseren errematea. Sandrok aukera paregabea izan du Reala aurretik jartzeko 74. minutuan, baina area barruan sartu eta atezainaren aurrean jaurtiketa egitera joan denean, lurrera erori, eta ezin izan du jaurtiketa egin. Sevillak ere abagune oso ona izan du azken txanpan; Roque Mesak, ordea, gaizki egin du jaurtiketa, kontraeraso on baten ostean. Amaieran, golik gabeko berdinketa (0-0) eta puntu bana talde bakoitzarentzat.
Fitxa teknikoa:
0- Reala: Moya; Aritz, Llorente, Moreno, Theo; Illarramendi, Zubeldia, Januzaj; Oyarzabal (Zurutuza, 63. min), Juanmi (Sandro, 69. min) eta Willian Jose (Jon Bautista, 88. min).
0.- Sevilla: Vaclík; Sergi Gomez, Amadou, Carriço; Guilherme Arana (Escudero, 65. min), Franco Vazquez, Banega, Jesus Navas; Sarabia, Luis Muriel (Roque Mesa, 71. min), Quincy Promes.
Epailea: Prieto Iglesias. Txartel horiak atera dizkie Theo, Jesus Navas, Amadou eta Roque Mesa jokalariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Realak emaitza ona lortu nahi du Txapeldunen Ligako atarikoan, Chelsearen aurka
Hirugarren kanporaketako joaneko partida gaur arratsaldean jokatuko dute, 19:45etik aurrera, Londresen.
Nerea Eizagirre: “Defentsako lana ondo egin behar dugu, eta ditugun aukerak aprobetxatu”
Lau urteren ondoren, Realak Txapeldunen Ligan jokatuko du berriro. Nerea Eizagirre kapitain izan zen orduan, eta hala izango da aurten ere. “Taldea indartsu” datorrela azaldu du eta Chelsearen aurkako partida zaila izango den arren, “lana ondo egin” behar dutela adierazi du.
Matarazzo: “Gure ahalmenean sinesten dugu eta pentsamendu horrekin egingo diogu aurre partidari”
Realak Real Madrilen aurka jokatuko du abuztuaren 26an, Bernabeun. Matarazzok prentsaurrekoan adierazi du “erronka bat” izango dela, baina duten “ahalmenean sinesten” dutela.
Sansek 1-2 menderatu du Albacete, eta denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu ditu
Arkaitz Mariezkurrenak, 6. minutuan, eta Gorka Gorosabelek, lehen zatiko luzapenean, egin dituzte Jon Ansotegiren taldearen bi golak; Albacetek partidako 80. minutuan sartu du berea, Bernabeuren eskutik.
Aihen Muñoz: “Aukerak izan ditugu berdintzeko, baina azkenean ez dugu lortu"
Realak 1-0 galdu du Sevillan Betisen aurka, aurtengo LaLigako estreineko partidan.
Realak ezin izan du punturik batu Betisen zelaian, Ligako lehen partidan (1-0)
Riquelmek sartu du, 63. minutuan, Andaluziako taldeari hiru puntuak eman dizkion gola. Realak, Oskarssonen eta Susicen bidez, oso gertu izan du berdinketa, baina, azkenean, talde txuri-urdinak neurketa galduta joan behar izan du aldageletara.
Matarazzo: “Jokalariak prest daude; mugimenduak espero ditugu hurrengo asteotan”
Realak gaur egin du azken entrenamendua. Bihar 21:00etan Elxen aurkako partida izango dute eta 24 jokalari eramango ditu Matarazzok, tartean Sanseko bost. Estatubatuarrak eskaini duen lehen prentsaurrekoan “datozen asteotan mugimenduak” espero dituela adierazi du.
Carlos Soler: “Iaz gol gehien jaso zituen taldea izan ginen, argi dago zerbait aldatzen saiatu behar garela"
Erdilari valentziarraren ustez, talde txuri-urdina "gol gutxiago jasotzen saiatu behar da, taldearen defentsa lana hobea izatea, iaz ez baitzen hala izan". Carlos Solerren hitzetan, Realak "denboraldiaurre ona" egin du. Gainera, pozik dago lehen denboraldiaurre osoa izan delako berarentzat, joan den udan talde gipuzkoarrera iritsi ostean.
Javi Lopez, utzita Feyenoordera
Realak eta Herbehereetako klubak akordioa itxi dute, hegalekoak Rotterdamen jarrai dezan hurrengo denboraldian.
Realak badaki dagoeneko Txapeldunen Ligako atariko kanporaketaren itzuliko partida noiz jokatuko duen
Txuri-urdinek irailaren 2an, asteazkenean, 19:00etan, Zubietan jokatuko dute neurketa erabakigarria.