Reala, Anoetan lehenengo garaipenaren bila
Athleticen aurkako partidan garaipena lortu eta gero, Realak gogotsu eta sasoi onean jasoko du gaur Girona Anoetan.
Etxetik kanpo emaitza onak lortu baditu ere, etxean Ligako talderik txarrenetarikoa da Reala. Denboraldi honetan Anoetan lortutako emaitza positibo bakarra Rayoren aurka lortutako puntua izan da.
Realaren entrenatzaile ohia izango du talde txuri-urdinak aurrean. Eusebiok ez du inoiz Anoetan garaipenik lortu, kanpoko taldearen entrenatzaile gisa.
Hasierako hamaikakoari dagokionez, Willian Jose partida hasieratik jokatzeko moduan dago, arazo muskularrak gainditu baititu. Horren ordez, Marco Sangalli aritu zen San Mamesen, denboraldiko ezustekoa izaten ari den jokalaria.
Hala ere, Donostiako taldean hainbat jokalari jokatu ezinik daude oraindik: Adnan Januzaj, Joseba Zaldua eta Mikel Merino.
Ustezko hamaikakoak:
Real Sociedad: Moya; Gorosabel, Aritz, Hector, Kevin; Illarramendi, Zubeldia, Sangalli, Pardo; Willian Jose eta Oyarzabal.
Girona: Bono; Porro, Alcala edo Muniesa, Juanpe, Espinosa, Aday Benitez; Douglas Luiz, Aleix Garcia edo Pons, Borja Garcia; Portu eta Stuani.
Epailea: Gonzalez Fuertes
Zelaia: Anoeta
Ordua: 21:00
Zure interesekoa izan daiteke
Realak Bartzelona estutu du, baina galdu egin du Alexia Putellasen agurrean (2-1)
Pinak talde kataluniarra aurreratu du lehen zatiko 14. minutuan, Emmak banakoa egin du 32.ean, baina Aitanak 2-1eko gola sartu du atsedenaldia baino lehen. Alexia Putellas Bartzelonako izarraren azken partida izan da Johan Cruyff futbol-zelaian.
Caleta-Carrek eta Wesleyk ez dute Realean jarraituko
Kroaziako atzelaria Olympique Lyonera (Frantzia) itzuliko da, eta aurrelari brasildarra Saudi Arabiako Al-Nassr taldera. Caleta-Car hasierako hamaikakoetan izan da denboraldiaren zati handi batean; Wesleyk, aldiz, minutu gutxi batzuk besterik ez ditu jokatu.
Sanse galtzaile atera da Albacetetik (3-1)
Donostiarrek baloiaren jabetza izan dute, baina ez dira fin ibili erasoan.
Matarazzo: “Aldaketak egon daitezke"
Realeko entrenatzaileak Espanyolen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du, EA Sports Ligako 38. eta azken jardunaldian.
Donostia Ospitalera eraman dute Jon Balda, Zaragozan egin zioten bareko ebakuntzaren ondoren
Realaren bigarren taldeak aurreko asteko astelehenean Huescan jokatu zuen partidan, zelaia utzi zuen Sanseko atzelariak, eta hurrengo egunean barean ebakuntza egin zioten, Zaragozan.
Valentziak Realaren agurra zapuztu du, hamarrekin partida luzapenean iraulita (3-4)
Reala 3-2 irabazten joan da 89. minutuan, eta Valentzia jokalari bat gutxiagoarekin ari zen, baina, hala ere, norgehiagoka irauli du lau minututan bi gol sartuta. Pellegrinno Matarazzoren taldea irudi kaxkarra ematen ari da denboraldi bukaeran, eta Aritz Elustondoren agurra Anoetan ez da espero bezalakoa izan.
Sansek mailari eustea ziurtatu du Mirandesen aurka azken unean berdinduta (2-2)
Dani Diazek 93. minutuan sartutako golak puntu erabakigarria eman dio talde txuri-urdinari Anoetan, Bigarren Mailan jarraitzea matematikoki ziurtatzeko.
Matarazzo, Elustondoren agurrari buruz: “Oso egun berezia izango da, berezia den jokalari batentzat"
Entrenatzaileak aurreratu duenez, litekeena da Elustondok igande honetan, Valentziaren aurka, minutu batzuk jokatzea. Jokalariaren azken partida izango da Anoetan.
Barrenetxeak lesioa du ezkerreko aduktore luzean
Jokalari txuri-urdinak min hartu zuen ostegunean Gironaren aurka jokatutako partidan.
Nerea Eizagirrek kontratua berritu du Realarekin 2028ra arte
Erdilari tolosarak 2028ra arte luzatu du Realarekin zuen lotura, beste urte batez luzatzeko aukerarekin.