2018-2019 denboraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak elastiko berriak aurkeztu ditu

Klub txuri-urdinak 2018-2019 denboraldian jantziko dituen elastikoak aurkeztu ditu.
Realaren elastikoak. Argazkia: @RealSociedad
Realak 2018-2019 denboraldian jantziko dituen elastikoak. Argazkia: @RealSociedad

Realak ostegun honetan aurkeztu ditu 2018-2019 denboraldian erabiliko dituen elastikoak. Macron markakoak izango dira. Lehen elastikoa txuri-urdina da, eta bigarrena gris kolorekoa.

Lehen elastikoak hiru marra urdin eta bi marra zuri izango ditu. Lepoko aldea zuria izango da, behealdean marra txuri-urdinak dituelarik; goikaldean ikurriña izango du, eta behealdean kutxabanken izena.

Bigarren elastikoa gris kolorekoa izango da, apaingarri orlegiekin. Atzealdea grisa izango da, ikurriña eramango du goialdean eta kutxabanken izena behealdean.

 

Publizitatea
X
Publizitatea
X