Realak denboraldiaurreko hamar partida baieztatu ditu
Realak osatu du bere partiden denboraldiaurrea beste bi zita politekin. Talde gipuzkoarra Britainia Handira joango da abuztuaren hasieran prestakuntzako beste bi neurketa jokatzeko.
Txuri-urdinak Burnley FC eta Middlesbrough FC taldeen aurka arituko da abuztuaren 5 eta 6ean, hurrenez hurren. Denboraldiaurreko lehen zatia igaro eta Holandako stage-a eta gero, talde gipuzkoarra aurten Premier Leaguera igo diren bi talde hauen aurka arituko da.
Bi azken neurketa hauek konfirmatuta, aurredenboraldia, partidei dagokienean, honela geratzen da:
- Uztailak 16: Tolosa CF - Real Sociedad (Berazubi, Tolosa, 18:30)
- Uztailak 20: UD Logroñées - Real Sociedad (El Prao, Laguardia, 19:00)
- Uztailak 23: Real Sociedad - Villarreal CF (Asti, Zarautz, 19:00)
- Uztailak 27: Konyaspor - Real Sociedad (Schuytgraaff Stadium, Arnhem, 19:00)
- Uztailak 29: Nec Nimega - Real Sociedad (Goffertstadion, Nimega, 19:00)
- Uztailak 30: Heerenveen - Real Sociedad (Abe Lenstra Stadion, Heerenven, 19:30)
- Abuztuak 5: Burnley FC - Real Sociedad (Turf Moor Stadium, Burnley, 19:000 bertako ordua)
- Abuztuak 6: Middlesbrough FC - Real Sociedad (Riverside Stadium, Middlesbrough, 14:00 bertako ordua)
- Abuztuak 10: Real Sociedad - SD Eibar (Agorrosin, Bergara, ordua zehazteke)
- Abuztuak 13: Bayer Leverkusen - Real Sociedad (BayArena, Leverkusen, 14:30)
erkusen, 14:30)Zure interesekoa izan daiteke
Realak emaitza ona lortu nahi du Txapeldunen Ligako atarikoan, Chelsearen aurka
Hirugarren kanporaketako joaneko partida gaur arratsaldean jokatuko dute, 19:45etik aurrera, Londresen.
Nerea Eizagirre: “Defentsako lana ondo egin behar dugu eta ditugun aukerak aprobetxatu”
Lau urteren ondoren, Realak Txapeldunen Ligan jokatuko du berriro. Nerea Eizagirre kapitain izan zen orduan eta hala izango da aurten ere. “Taldea indartsu” datorrela azaldu du eta Chelsearen aurkako partida zaila izngo den arren, beraien “lana ondo egin” behar dutela adierazi du.
Matarazzo: “Gure ahalmenean sinesten dugu eta pentsamendu horrekin egingo diogu aurre partidari”
Realak Real Madrilen aurka jokatuko du abuztuaren 26an, Bernabeun. Matarazzok prentsaurrekoan adierazi du beraientzako “erronka bat” izango dela, baina beraien “ahalmenean sinesten” dutela.
Sansek 1-2 menderatu du Albacete, eta denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu ditu
Arkaitz Mariezkurrenak, 6. minutuan, eta Gorka Gorosabelek, lehen zatiko luzapenean, egin dituzte Jon Ansotegiren taldearen bi golak; Albacetek partidako 80. minutuan sartu du berea, Bernabeuren eskutik.
Aihen Muñoz: “Aukerak izan ditugu berdintzeko, baina azkenean ez dugu lortu"
Realak 1-0 galdu du Sevillan Betisen aurka, aurtengo LaLigako estreineko partidan.
Realak ezin izan du punturik batu Betisen zelaian, Ligako lehen partidan (1-0)
Riquelmek sartu du, 63. minutuan, Andaluziako taldeari hiru puntuak eman dizkion gola. Realak, Oskarssonen eta Susicen bidez, oso gertu izan du berdinketa, baina, azkenean, talde txuri-urdinak neurketa galduta joan behar izan du aldageletara.
Matarazzo: “Jokalariak prest daude; mugimenduak espero ditugu hurrengo asteotan”
Realak gaur egin du azken entrenamendua. Bihar 21:00etan Elxen aurkako partida izango dute eta 24 jokalari eramango ditu Matarazzok, tartean Sanseko bost. Estatubatuarrak eskaini duen lehen prentsaurrekoan “datozen asteotan mugimenduak” espero dituela adierazi du.
Carlos Soler: “Iaz gol gehien jaso zituen taldea izan ginen, argi dago zerbait aldatzen saiatu behar garela"
Erdilari valentziarraren ustez, talde txuri-urdina "gol gutxiago jasotzen saiatu behar da, taldearen defentsa lana hobea izatea, iaz ez baitzen hala izan". Carlos Solerren hitzetan, Realak "denboraldiaurre ona" egin du. Gainera, pozik dago lehen denboraldiaurre osoa izan delako berarentzat, joan den udan talde gipuzkoarrera iritsi ostean.
Javi Lopez, utzita Feyenoordera
Realak eta Herbehereetako klubak akordioa itxi dute, hegalekoak Rotterdamen jarrai dezan hurrengo denboraldian.
Realak badaki dagoeneko Txapeldunen Ligako atariko kanporaketaren itzuliko partida noiz jokatuko duen
Txuri-urdinek irailaren 2an, asteazkenean, 19:00etan, Zubietan jokatuko dute neurketa erabakigarria.