Larunbatean, Bernabeun
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Moyesek 'kemena eta konfiantza' eskatu du Real Madrili aurre egiteko

Txuri-urdinen entrenatzaileak ez du uste madrildarrek Cristianoren bajagatik sufrituko dutekik, talde zuriak beste jokalari handi asko dituelako.
18:00 - 20:00
Moyes Real Madrilen aurka emaitza on bat lortuko duelakoan da

David Moyes Realeko entrenatzaileak "kemena eta konfiantza apur bat" eskatu die jokalariei ?Real Madril bezalako talde on baten aurrean baloiaren jabetzari eusteko?.

Eskoziarrak onartu egin du Bernabeun ez dituztela "10 edo 12 gol aukera" izango, eta, horregatik, jokalariei dauzkaten aukerak aprobetxatzeko esan die.

Donostiarren entrenatzailearen kezka nagusia Realak Madrilen nortasuna agertzea da, eta ?taldea defentsan bakarrik ez aritzea?.

Realeko jokalariek ez bezala, Moyesek ez du uste Real Madrilek Cristiano Ronaldoren bajagatik sufrituko duenik, talde zuriak beste jokalari handi asko dituelako, Gareth Bale, esaterako. Moyesen ustez, Bale jokalari "azkarra da, zaila geldiarazteko, abiadura ikaragarrikoa eta munduko onenetakoa".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X