David Moyes izango da Realaren entrenatzaile berria
David Moyes eskoziarra izango da Realaren entrenatzailea 2016ko ekainaren 30a arte gutxienez, Donostiako taldeak ohar batean jakitera eman duenez.
Egunotan gogor negoziatu ostean, Realak Evertonen eta Manchester Uniteden prestatzaile ohia kontratatu du, Jagoba Arrasate kargutik kendu eta astebetera.
Talde txuri-urdinak iragarrita zuen astelehenean jakinaraziko zuela nor izango zen Arrasateren ordezkoa. Jokin Aperribayk hasieratik egin zuen entrenatzaile eskoziarraren aldeko apustua, baina Pepe Mel Betis taldeko prestatzaile ohiarekin ere harremanetan zirela aitortu zuen.
Atzoko azken orduetan negoziatu ondoren, Realak David Moyesen fitxaketaren berri eman du gaur goizaldean, klubaren webgunean jarritako ohar baten bitartez.
Realak bertan eman du jakitera 2016ko ekainaren 30a arteko kontratua sinatu duela entrenatzaile berriak, baina ez du xehetasun gehiagorik eman. Hori horrela, gaur espero da jakitea Moyesen laguntzaileak nortzuk izango diren eta noiz izango den aurkezpen ofiziala.
Etxeko entrenatzaile baten aldeko jarrera erakutsi eta gero, Realak kolpe bat eman nahi izan du mahai gainean Premier Leagueko entrenatzaile entzutetsua kontratatuta.
Everton taldearekin arrakasta izan ondoren, Alex Fergusonek berak aukeratu zuen Moyes Manchester Uniteden bere ordezkoa izateko, baina Old Trafforden ez zituen helburuak bete eta kargutik kendu zuten iaz.
Realeko prestatzaile berriaren erronka taldea suspertzea izango da, Liga hasiera kaskarra egin baitu. Hala ere, taldea une goxoan hartuko du, igandean Atletico Madrili irabazi ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Realak Sonya Keefe fitxatu du 2027-2028 denboraldira arte
Aurrelari txiletarra Granadatik ailegatu da Zubietara, bertan 11 gol sartu zituen iragan denboraldian.
Realak OL Lyonnesen aurka jokatuko du lagunartekoa
Abuztuaren 8an, 11:00etan, Groupama OL Training Center kirol instalakuntzetan jokatuko dute Txapeldunen Liga zortzi aldiz irabazi duen taldearen aurka.
Sanse lanera bueltatu da Zubietan
Sanse denboraldi berria prestatzen hasi da. Jon Ansotegik 24 jokalari izan ditu bere aginduetara lehen entrenamenduan, jokalari asko lehen taldearekin lanean ari direlako eta Dario Ramirez Nasticera joan delako. Liga abuztuaren 16an Castelloren aurka hasi aurretik, txuri-urdinek bost lagunarteko jokatuko dituzte.
Realak Esther Laborde fitxatu duela iragarri du
22 urteko atzelaria, San Cugat del Vallesen jaioa, Madrid CFF taldetik dator eta 2027-2028 denboraldiaren amaierara arte sinatu du.
Realak 2028ra arte luzatu du Alex Lebarbierren kontratua
Erdilari frantziarra jubenil mailan iritsi zen talde txuri-urdinera, eta aurreko denboraldian Sanseri mailari eusten lagundu zion Hypermotion Ligan.
Rino Matarazzok Realarekin berritu du, 2027-2028 denboraldiko amaierara arte
Talde txuri-urdineko entrenatzaileak, berritzea baieztatuta, nabarmendu du “pozik” dagoela orain arte egindako lanarekin, eta etorkizunari ilusioz begiratzen diola: “Oso lotura berezia sortu dut Gipuzkoako jendearekin, jokalariekin eta klubeko langileekin. Antzeko balioak partekatzen ditugu, eta horrek dena errazten du”, esan du.
Elene Guridik Realarekin berritu du eta Granadan jokatuko du utzita
Erdilari oñatiarrak 2028ra arte berritu kontratua club txuri-urdinarekin. Hala ere, Granadan arituko da 2026-2027 denboraldian.
Baikortasuna eta giro ona Zubietan: “Aurten Europa Liga irabaziko dugu”
Reala hasi da hurrengo denboraldia prestatzen eta gaur goizean entrenamendua egin du ateak zabalik Zubietan. Zale txuri-urdinek gogotsu jarraitzen dute euren taldeak arrakasta gehiago lortzeko.
Reala lanera bueltatu da Zubietan
Reala izan da euskal taldeen artean lehena lanera bueltatzen. Pellegrino Matarazzok 28 jokalari izan ditu bere esanetara Zubietan. Brais Mendez bere taldekide ohiei agur esatera gerturatu da.
Realak Columbus Crew Soccer talde estatubatuarrari saldu dio Brais Mendez
Erdilari galiziarrak 166 partida ofizial jokatu eta 33 gol egin ditu Realarekin. 2022ko udan iritsi zen Donostiara Celtatik.