Madrilen geratu da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ronaldo ez da Anoetan izango

Carlo Ancelottik atsedena ematea erabaki du. Atleticoren kontra sasoiko egotea nahi du italiarrak.
Ronaldok ez du Realaren kontra jokatuko. EFE

Realak Real Madril hartuko du igandean Anoetan. Jagoba Arrasateren mutilak Liga Europatik at geratu dira aste honetan, eta BBVA Ligako lehen jardunaldian Eibarren kontra galdu zuten Ipuruan.

Carlo Ancelottiren taldea ez da aurkari aproposena garaipena eskuratzeko, baina, gutxienez, Cristiano Ronaldo Madrilen geratu da, eta ez da Anoetan egongo.

Entrenatzaile italiarrak atsedena eman nahi izan dio: 'Ronaldo ondo dago, baina nahiago dugu aste honetan atsedena hartzea eta ez jokatzea. Ehuneko ehunean nahi dugu hurrengo asteetan, Atleticoren aurka eta Txapeldunen Ligan bere maila emateko'.

Ustezko hamaikakoak:

REALA: Zubikarai, Zaldua, Elustondo, Iñigo Martinez, De la Bella; Bergara, Vela, Pardo, Prieto, Canales; eta Agirretxe.

REAL MADRIL: Casillas, Carvajal, Rams, Pepe, Marcelo, Kroos, Modric, Isco, James, Bale eta Benzema.

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X