Celta-Osasuna partida abuztuaren 27ra atzeratu da, baina talde gorritxoak “erabateko desadostasuna" erakutsi du
Balaidoseko futbol-zelaia ez dago futboleko neurketa bat hartzeko moduan, onddo batek erasan baitio. Bere aldetik, talde nafarra erabat kaltetua sentitzen da LaLigak eta Federazioak hartutako erabakiaren aurrean.
Iragan denboraldiko Celtaren eta Osasunaren arteko norgehiagoka. Argazkia: EFE
EA Sports Ligakolehen jardunaldiko Celta-Osasuna partida, Balaidosen jokatu behar zena, datorren igandean, 21:30ean, abuztuaren 27an, ostegunean, 20:30ean, jokatuko da.
Galiziako taldeak partida atzeratzea eskatu zion LaLigari , onddo batek belarra hondatu zuela ikusi baitzuen. Ligako teknikariak Vigora joan ziren eta berdegunean partida jokatzeko bermerik ez zegoela ikusi ondoren, partida atzeratzea onartu zuten.
Celtak deitoratu egin du erabaki horrek " eragozpenak " eragin diezazkiekeela lehiaketaren hasiera honetan taldeari laguntzeko jardunaldia antolatu zuten zale guztiei, eta eskertu egin du "ezohiko egoera horren aurrean izandako ulermena".
Osasuna, erabat desados
Aipatutako atzerapena ofizial egin ostean, erakunde gorritxoak ohar bat plazaratu du, eta bertan "LaLigaren eta Espainiako Futbol Federazioaren (RFEF) aurrean haserre" dagoela adierazi du, "talde gorritxoaren interesei kalte egiten dien data aldaketarengatik, eta kluben arteko aurretiazko akordio bat aintzat hartzen ez duelako".
"Osasunak erabateko desadostasuna adierazi nahi du Celta-Osasuna partidarako ezarritako data berriarekin. Celta-Osasuna partida abuztuaren 16an jokatzea aurreikusita zegoen. Onddo baten presentziagatik zelaia egoera txarrean dagoenez, ezin da partida hasieran adierazitako datan jokatu, nahiz eta etxeko taldeak ahalegin handiak egin dituen. Osasunak egoera hori ulertzen du", adierazi du Iruñeko taldeak.
Gaineratu duenez, "egoeraren logikak, non Osasuna eta bere zaleak diren kaltetuenak, partidarako zelai berri bat bilatzea edo bi erakundeak ados dauden data berri bat adieraztea dakar berarekin".
"Bai Celtak bai Osasunak adostu zuten irailaren 24an edo 25ean, selekzioen geldialdiarekin batera, data egokiak izan zitezkeela bi taldeen egutegia ez gainkargatzeko", adierazi du.
Nafarroako taldearen esanetan, LaLigak eta RFEFk bazekiten kluben arteko akordio hori bazegoela.
"Hala ere, ez LaLiga ez RFEF ez dira ulerkorrak izan egindako eskaerarekin, eta euren kabuz erabaki dute partida abuztuaren 27an, ostegunean, jokatzea. Horrenbestez, Osasuna behartuta dago abuztuaren 24an, astelehenean, partida bat jokatzera, eta beste bat abuztuaren 27an, ostegunean, joan-etorria barne, gaineratu du Osasunak.
Zure interesekoa izan daiteke
Braulio Vazquezek Osasuna utzi du, eta Catak hartu du kirol zuzendaritza
Orain arteko kirol arduradun nagusiak, prouektu profesional berria hasiko du Valentzia taldean. Hori dela eta, talde valentziarrak bere etete-klausulari dagozkion 290.000 euroak ordainduko ditu.
Ruben Garcia: “Lehen minutuak kaotikoak izan dira"
Osasunako jokalariak Espanyolen aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du (0-2) Sadarren, EA Sports Ligako bosgarren jardunaldian. Autokritika egin du izan duten partida hasiera kaskarraz.
Bigarren porrota jarraian Osasunarentzat (0-2)
Nafarrek bi gol jaso dituzte lehen 20 minutuetan eta, saiatu diren arren, ez dute Espanyolen atea zulatzeko modurik aurkitu.
Ramis: “Osasuna Espanyolen aurka ausart ikustea espero dut"
Larunbatean, EA Sports Ligako 5. jardunaldian, Osasunak Espanyolen aurka jokatuko duen partidari begira, Luis Miguel Ramis gorritxoen entrenatzaileak esan du bere taldea ausarta izatea espero duela, eta Alavesen aurkakoan taldeari "oreka" falta izan zitzaiola onartu du.
Osasunak Huesca izango du aurkari Erreginaren Kopako bigarren kanporaketan
Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da, Huescaren zelaian, irailaren 29tik urriaren 1era bitartean.
Moi Gomez Osasunako jokalariak lesioa du bizeps femoralean
Talde gorritxoak ez du zehaztu zenbat denbora egongo den bajan. Erdilari gorritxoak minduta bukatu zuen Alavesen kontrako partida.
Moncayola: “Ez da gure eguna izan, akats asko egin ditugu”
Jon Moncayolak onartu du Osasunak akats asko egin dituela eta bost gol sartuta oso zaila dela Lehen Mailan puntuak batzea.
Luis Miguel Ramis: “Partida parekatua izango dela uste dut"
Alavesek eta Osasunak igandean neurtuko dituzte indarrak Mendizorrotzan, oso derbi parekatuan. Bi taldeak defentsan sendotasuna erakutsita iritsiko dira hitzordu honetara, lehen hiru jardunaldietan gol bakarra jaso baitute. Gainera, Romain Del Castillok debuta egiteko aukera izango du, talde gorritxoarekin bat egin berritan.
Osasunak Rockson eta Del Castillo aurkeztu ditu, Sadarren
Nafarroako taldeak ondo ekin dio EA Sports Ligari; izan ere, jokoan izan diren aurreneko bederatzi puntuetatik, zazpi bereganatu ditu. Ostegunean, bi jokalari berri hauen aurkezpena egin du.
Osasunak Romain Del Castillo aurrelaria fitxatu du
Del Castillo, 30 urtekoa bera, Brest taldetik iritsi da Osasunara, alegia, Frantziako Ligatik. Nafarroako klubak milioi bat euro ordaindu du jokalaria fitxatzeko, baina, hainbat aldagai beteta, beste 450.000 euro ere ordain litzake. Futbolariak bi denboraldirako sinatu du, eta beste denboraldi batez luza dezake.