DEFENTSARAKO ERREFORTZUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rockson Yeboah erdiko atzelariaren fitxaketa iragarri du Osasunak

22 urteko defendatzaile ghanarra Suediako I.F.K. Göteborg taldetik iritsi da 3 milioi euroren truke, bost denboraldirako sinatu du eta 30 milioiko klausula izango du.

Rockson Yeboah, Osasunaren fitxaketa berria
Rockson Yeboah, Osasunaren fitxaketa berria. Argazkia: CA Osasuna.

Osasunak fitxaketa berri bat iragarri du. Diego Rico Osasunara iritsi den egun berean, talde gorritxoak Rockson Yeboah 22 urteko erdiko atzelari ghanarra fitxatu du, 3 milioi euroren truke. Atzelaria Suediako I.F.K. Göteborg taldetik iritsi da, bost denboraldirako sinatu du, eta 30 milioi euroko klausula izango du. Gainera, talde suediarrak gainbalioaren % 30 gordeko du, Osasunak etorkizunean jokalaria salduz gero.

Osasunak ohar ofizialean adierazi duenez, "Rockson Yeboah erdiko atzelaria bere abiaduragatik (34,96 km/h-ko abiadura ere hartzen du), bere fisikoagatik (1,90 metro neurtzen ditu) eta bere aireko jokoagatik nabarmentzen da. Aurtengo denboraldian defentsa dueluen % 74,67 eta aireko dueluen % 77,42 irabazi ditu Göteborgen. Erdiko atzelari ghanarrak 44 partida jokatu ditu lehen talde suediarrarekin, eta bi gol sartu".

Gainera, "Yeboah datozen orduetan iritsiko da Iruñera, taldea indartzeko eta Ramisen aginduetara jartzeko, EA Sports Liga laster hasiko baita", adierazi du Osasunak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X