FITXAKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasunak Diego Rico fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako

Ezker hegaleko atzelaria, azken hiru denboraldiak emanda, libre zegoen; 2021etik 2023ra bitartean, Realean aritu zen.

Diego Rico (Getafe)

Diego Rico, 2025-2026 denboraldiko partida batean. Argazkia: Europa Press.

Osasunak Diego Rico ezker hegaleko atzelaria fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako, Nafarroako klubak asteazkenean iragarri duenez. Diego Rico, azken hiru denboraldiak emanda, libre zegoen; 2021etik 2023ra bitartean, Realean aritu zen.

Hala, jokalaria, 33 urtekoa bera, Realean eta Getafen ez ezik, beste talde hauetan ere ibili da, profesional bezala: Real Zaragoza, Leganes eta Bournemouth (Ingalaterra). Bere ibilbidean, orain arte, 185 partida jokatu ditu Espainiako Lehen Mailan.

Osasunak nabarmendu du bere jokalari berriak “esperientzia, bizitasuna, abiadura baloiarekin eta segurtasuna dueluetan” dituela, ezaugarri moduan. 

Zure interesekoa izan daiteke

Dubasin y Braulio en la presentación del delantero con Osasuna.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"

Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X