Javi Galanek agur esan dio Osasunari eta Celtan jarraituko du bere ibilbide profesionala
Talde gorritxoak ez du Extremadurako atzelariaren kontratua luzatuko eta klubean egindako sei hilabeteko etapari amaiera emango dio horrela.
Javi Galanek ez du Osasunan jarraituko datorren denboraldian. Ekainaren 30ean amaitu da ezker hegalekoaren kontratua klubak adierazi duenez “ez da luzatuko”. Horrela, amaiera eman dio iragan abenduan hasitako etapari. Urte erdi honetan, 21 partida jokatu ditu badajoztarrak, 20 EA Sports Ligan eta bat Errege Kopan. Talde gorritxotik alde egin ostean, Galanek Celtarekin fitxatu du hurrengo bi denboraldietarako, 2028ra arte.
Komunikatu baten bidez, Osasunak eskerrak eman nahi izan dizkio Galani “bere lanagatik eta taldea maila gorenean mantentzeko egindako ekarpenagatik”.
Gauzak horrela, Braulio Vazquezek azkartu egin beharko du ezker hegalekoen bilaketa, bereziki ahulduta geratu den posizio bat bete ahal izateko.