Osasunak Victor Muñoz Liverpooli saldu diola iragarri du
Klub ingelesak 40 milioi ordainduko ditu aurrelariarengatik, eta nafarrek eskubide ekonomikoen % 50a zeukaten. Beraz, talde gorritxoak 20 milioi jasoko ditu.
Victor Muñoz, Liverpooleko jokalari berria. Argazkia: EP.
Osasunak iragarri du Andoni Iraolak zuzenduko duen Liverpoolekin akordio batera iritsi dela Victor Muñozen salmenta egiteko 40 milioi euroren truke, etete klausulan ezarritako zenbatekoa. Nafarrek jokalariaren eskubide ekonomikoen % 50a zuten, aurreko udan Real Madrilekin sinatutako akordioaren ondorioz. Beraz, talde gorritxoak 20 milioi jasoko ditu salmentagatik.
Sadarren eman duen denboraldi bakarrean, Bartzelonako 22 urteko futbolariak zazpi gol egin eta bost asistentzia banatu ditu. Bere abiaduragatik eta desorekatzeko gaitasunagatik bi aldiz LaLigako 23 urtez azpiko jokalari onena izendatu dute. Gainera, Espainiako selekzioarekin debuta egin du, eta Munduko Txapelketarako deialdian sartu dute.
Bere agurrean, Osasunak eskerrak eman nahi izan dizkio Victor Muñozi "bere kirol errendimendu bikainagatik eta baita bere azken egunera arte Osasunarekiko errespetu eredugarria mantendu izanagatik. Era berean, bere erronka profesional berrian zorterik onena opa dio".
Zure interesekoa izan daiteke
Osasunak denboraldiaurreko lehen porrota jaso du Napoliren aurka, Italian (2-1)
Lehendabiziko gola italiarrentzat Mateo Politanok sartu du 27. minutuan. Atsedenalditik bueltan Lorenzo Luccak bigarrena egin du 53. minutuan. Osasunaren gol bakarra penaltiz iritsi da. Ante Budimirrek 69. minutuan ez du barkatu hamaika metroetatik.
Osasuna 1-2 gailendu zaio Norwich Cityri
Osasuna 1-2 gailendu zaio Norwich City taldeari Colchesterren jokatutako lagunartekoan. Darlingek 58. minutuan eginiko gola iraultzeko gai izan dira gorritxoak. Aimar Orozek lehen minutuak izan ditu eta Arazurikoak bere maila erakutsi du bigarren zatian. Penaltiz egin dute banakoa gorritxoek. Garaipenaren gola, luzapenean, Asier Bonelek sartu du.
Raul Morok udako bigarren garaipena eman dio Osasunari (1-2)
Taldea sasoi ederrean dabil Liga hasierari begira, Ispwichen aurkako Ingalaterrako birako lehen lagunartekoan.
Osasunak Dubasin fitxatu du 2030era arte
Kataluniako jokalaria Sporting Gijon taldean jokatzen aritu da orain arte, eta Espainiako Lehen Mailarako aldaketa egingo du aurrerantzean, gorritxoen eskutik.
Osasunak garaipena lortu du Racingen aurka udako lehen lagunartekoan (2-0)
Luis Miguel Ramisen Osasuna abian da. Talde gorritxoak Racingen aurka jokatu du Mendigorrian, eta uda honetako lehen garaipena lortu du, 2-0 gailendu baita. Golegileak Raul Garcia de Haro (56. min) eta Iker Muñoz (87. min) izan dira.
Osambela: “Sentsazio onak izan ditugu hasieratik; lehiatzen hasteko gogoz gaude”
Osasunak tentsio handiarekin amaitu zuen aurreko denboraldia. Asier Osambelak azaldu duenez, Luis Miguel Ramisek argi dauzka ideiak eta horiek taldeari transmititzeko lanean dihardute. Nafarrak uste du “bide onean” dabiltzala eta horrela jarraituz gero gauzak ondo aterako direla.
Ramisen agindupean ekin dio Osasunak lanari
Osasuna ere jarri da martxan denboraldi berriari begira. Osasun azterketak burutu ondoren, lehen lan saioa egin dute Taxoaren. Lan saio arina izan da, Luis Miguel Ramis entrenatzaile berria, pixkanaka, jokalariak ezagutzen joateko. Sanferminak izan arren, hainbat zale gerturatu dira.
Osasunak mediku azterketak egiten jarraitzen du, eta ostiralean egingo du lehen entrenamendua
Luis Miguel Ramisek ostiralean zuzenduko du, Taxoaren, lehenengo lan saioa, Osasunako futbolarien azterketa medikuak amaituta.
Osasunako jokalariek osasun azterketak pasa dituzte
Osasunak uztailaren 10ean hasiko du Luis Miguel Ramisen aroa aurre denboraldiarekin. Baina aurretik azterketa medikuak pasazeko txanda izaten da eta gaur hasi dira jokalari gorritxo batzuk prozesu horrekin.
Javi Galanek agur esan dio Osasunari eta Celtan jarraituko du bere ibilbide profesionala
Talde gorritxoak ez du Extremadurako atzelariaren kontratua luzatuko eta klubean egindako sei hilabeteko etapari amaiera emango dio horrela.