Aimar Oroz taldekideekin entrenatzen hasi da berriz
Aimar Orozek Osasunako taldekideekin entrenatu du, ostegun honetan, zelaietatik kanpo hilabete eta erdi eman ostean, ezkerreko oin-zolako faszian zeukan lesioaren ondorioz.
Osasuna lanera bueltatu da Mallorcatik iritsi eta ordu gutxira; izan ere, atzo taldeak Errege Koparen lehenengo kanporaketa gainditu zuen Sant Jordiren aurka (0-5). Partidu guztien ondoren ohikoa den bezala, taldeak lan konpentsatzaile eta birsortzailearen bidez entrenatu du, jokatutako minutuen arabera. Goizak berri onak ekarri ditu: Aimar Oroz taldekideekin entrenatzen hasi da.
Hurrengo egunetan saiatu beharko da, eta taldekideen mailan lehiatzeko beharrezkoa den erritmo fisikoa berreskuratu beharko du. Egun batzuk daramatza bere kontu lanean, eta, jada, Alessio Liscik zelairatzeko moduan dago. Azkeneko sei partiduetan ezin izan du jokatu.
Beste alde batetik, Iker Benito baja izan da entrenamenduan, Errege Kopako partidaren azken minutuetan eskuineko belaunean traumatismoa izan du eta. Benitori froga medikoak eginen dizkiote, lesioaren larritasuna zehazteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Braulio Vazquez: “Ramisek adin eta eskarmentu egokiak ditu, baita taldeetara egokitzeko gaitasuna ere"
Osasunaren kirol zuzendariak azpimarratu duenez, gorritxoen entrenatzaile berriak ibilbide "luzea eta, batez ere, arrakasta handikoa" du. "Burgosen puntuen marka hautsi du", gogorarazi duenez.
Ramis: “Oso eskertuta nago klub handi hau entrenatzeko aukeragatik. Arrasate erreferente izan da"
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaile berriak argi utzi du bere aurkezpenean talde "ezaguna, egonkorra eta jokoaren fase guztiei garrantzia emango diena" nahi duela.
ZUZENEAN: Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaile berriaren aurkezpena (18:00etan)
Luis Miguel Ramis, Osasunaren entrenatzaile berria
Entrenatzaileak 2027-2028 denboraldiaren amaierara arte zuzenduko du Nafarroako taldea. Ramis, 55 urtekoa bera, Hypermotion Ligako Burgos CF taldetik iritsi da Osasunara; azken denboraldian, Burgos igoerarako play-offerako sailkatzetik oso gertu gelditu da.
Osasunak jaitsierari aurre egiteko Howden enpresarekin kontratatutako aseguruak polemika piztu du
Talde gorritxoak azpimarratu duenez, horrelako mekanismoak ohikoak dira kirol profesionalean eta, bereziki, futbolean. Talde nafarrak azaldu duenez, 1,2 milioiko estaldura kontratatu zuten, kategoria galduz gero 6 milioiko ordaina bermatzeko.
Josu Dominguezek Osasunaren emakumezkoen taldearen entrenatzaile izateari utziko dio
Talde gorritxoak eta entrenatzaileak euren bideak banandu dituzte hiru denboraldiren ostean.
Raul Garcia de Harok 2031ra arte berritu du kontratua Osasunarekin
Talde gorritxoak eta aurrelariak aurretik hitzartutakoa baino hiru denboraldi gehiago luzatu dute euren arteko lotura, eta klausula berria 40 milioikoa izango da.
Mai Garde Osasunako kirol zuzendariak dimisioa eman du
Iruindarrak hiru denboraldi eman ditu karguan. Bestalde, Osasuna Fundazioak iragarri du datorren denboraldian pixkanaka murriztu egingo duela emakumezkoen sekziora bideratutako diru kopurua.
Sadar bi hilabetez ixtea eskatu dute, eta Osasunak “bidegabetzat eta neurrigabetzat" jo du
Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadar bi hilabetez ixtea eskatu du, baita Osasunari 200.000 euroko isuna jartzea ere, maiatzaren 22an Getaferen aurkako partidaren aurretik, ateak irekita Iruñeko futbol-zelaian, egindako lan saioan "sarrera kontrolean irregulartasunak egon zirelako".
Kike Barja, Osasunarekin 2028ra arte berritu ondoren: “Hemengo futbolari batentzat, uste dut bereziena dela herriko taldean jokatzea”
Nafarroako taldearen kapitainak bi denboraldiz berritu du kontratua, 2028ra arte; astelehenean, komunikabideen aurrean, oso pozik eta eskertuta azaldu da, akordio hori lotuta.