Aimar Oroz lesionatu da eta ezin izango du jokatu Osasunak Bartzelonari egingo dion bisitan
Aimar Oroz Osasunako jokalariak ezin izango du Bartzelonaren aurka jokatu larunbat honetan, Lluis Companys Estadio Olinpikoan, ezker hankako bizeps femoralean lesioa izan baitzuen igandean, Valentziaren aurka, Sadarren. Arazuriko jokalaria gutxienez hamar egunez egongo bajan, beraz, zalantza da Osasuna-Getafe partidarako.
Aimar Orozek bi gol sartu zituen Valentziaren aurkako partidan, lesionatu aurretik. Lehen taldeko hirugarren denboraldian, Vicente Moreno Osasunaren entrenatzailearentzat ezinbestekoa izaten ari da. Horrela, hamaikakoa aldatu beharko du Bartzelonari egingo dion bisitan.
Moi Gomezek, Pablo Ibañezek edo Iker Muñozek Aimar ordezka dezakete hasierako hamaikako horretan; Moi Gomezek du Aimar Orozen antzeko profila.