IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Osasuna ikertuko du UEFAk, ozeanoen egoera eta posta bidez bozkatzeko neurriak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Osasuna taldeko jarraitzaileak Sevillan
Osasuna taldeko jarraitzaileak Sevillan. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, ekainak 8, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Osasuna ikertuko du UEFAk: UEFAk diziplina ikerketa ireki du Osasuna 2023-24ko Konferentzia Ligan onartua izateari buruz. Ikerketa hori Auzitegi Gorenak Osasuna auziarekin lotuta emandako epaian oinarritzen da; talde nafarrak gogora ekarri du epaiak erantzukizun penaletik salbuesten dutela klub gorritxoa, 2014ko partida batzuen iruzurretan, eta, hortaz, Osasunak espero du prozedurak bere interesen alde egitea.

-Ozeanoen egoera: El Niño itzuli da, uda beroagoekin. Azken urteetan La Niña fasean izan gara, baina 2023ko bigarren erditik aurrera, El Niño nagusituko da. Horrek, berotze globalarekin batera, are uda beroagoak ekarriko ditu.

- Posta bidez bozkatzeko neurriak: Iruzurrak saihesteko neurriak aztertuko ditu Hauteskunde Batzordeak, uztailaren 23ko hauteskundeetara begira. Uztailaren 23ra arte egin daiteke posta bidezko botoa emateko eskaera.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Dubasin y Braulio en la presentación del delantero con Osasuna.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"

Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X