Ofiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Manu Sanchez Osasunara itzuli da, utzita

Ostegunean aurkeztuko dute jokalari gorritxoa, Braulio Vazquez kirol-zuzendariarekin batera.
Manu Sanchez. Argazkia: Osasuna
Manu Sanchez. Argazkia: Osasuna

Osasunak akordioa lortu du Atletico Madrilekin Manu Sanchez 2022ko ekainaren 30era arte uzteko, erosteko aukerarik ez duen operazio batean.

Jokalaria berehala jarriko da Jagoba Arrasateren aginduetara, eta ostegunean aurkeztuko dute jokalari gorritxoa, Braulio Vazquez kirol-zuzendariarekin batera.

Manuel Sanchez de la Peña (Madril, 2000ko abuztuaren 24a) aurreko sasoian Osasunan denboraldi arrakastatsua egin ostean itzuli da Iruñeko klubera. Hegalekoa neguko merkatuan iritsi zen Iruñeko taldera, eta 18 partida jokatuta (8 irabazi eta 4 berdindu), bost asistentzia eman zituen, eta oso jokalari garrantzitsua izan zen taldearentzat. Gainera, "bere portaera eredugarriak gorritxoen errespetua eta maitasuna lortzera eraman zuen", klubaren webean nabarmendu dutenez.

Lortutako akordioaren ostean, "Manu Sanchez bere etxera itzuliko da, aurrera egiten jarraitzeko eta Osasunari bere kirol helburuak betetzen laguntzeko", gaineratu dute bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Dubasin y Braulio en la presentación del delantero con Osasuna.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"

Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X