Sergio Herrerak kontratua berritu du Osasunarekin 2023ra arte
Sergio Herrerak Osasunan jarraituko du 2023ko ekainaren 30era arte, bi aldeak kontratua berritzeko akordiora iritsi baitira. Miranda Ebroko atezainak bi denboraldiz berritu du klubarekin zuen aurreko kontratua. Atezainak 11,5 milioi euroko etete klausula izango du taldea Santander Ligan mantentzen den artean.
Miranda Ebron (Burgos) jaio zen Sergio Herrera 1993ko ekainaren 5ean eta 2017ko udan iritsi zen Osasunara, Huescatik. Alavesen harrobiak hasi zen jokatzen, ondoren Bigarren B Mailako Laudio eta Amorebieta taldeetan ibili zelarik.
Talde gorritxoan eman zuen lehen denboraldian atezain titularra izan zen eta maila bikaina eman zuen, nahiz eta ezker belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen, eta zazpi hilabetez jokatu ezinda egon zen. Ondoren, lesioa gainditu, eta lau partida jokatu zituen 2018-2019 denboraldian, Osasunak igoera lortu zuen sasoian. Lehen Mailan, 2019-2020 denboraldian 19 neurketa jokatu zituen.
Denboraldi honetan (2020-2021), Osasunako atezaina izan da taldeak orain arte jokatu dituen bost partidetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Jagoba Arrasate: “Aurkaria errespetatu dugu eta seriotasuna eman diogu, oro har, partidarekin gustura”
Osasunak erabateko nagusitasunez kanporatu du Atletico Calatayud (0-6)
Jagoba Arrasate: “Aurkaria errespetatu egin behar da, ondo prestatu eta ustezko nagusitasuna zelaian erakutsi”