2-0
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasunak porrot mingarria jaso du Leganesen aurka Caparrosen debutean

Gaizki jokatu du talde gorritxoak Butarquen eta 2-0eko emaitzarekin galdu du salbazioa lortzeko aurkari zuzen baten aurka. Rober Ibañezek sartu ditu partidako bi golak.
Leganes-Osasuna. Argazkia: EFE
Szymanowski eta Tano, baloiagatik borrokan Leganes-Osasuna partidan. Argazkia: EFE

Osasunak porrot mingarria jaso du Leganesen aurka (2-0) Butarque zelaian eta talde gorritxoaren egoera kezkagarria da salbazioa lortzeko aurkari zuzen baten aurka galdu baitu astelehen honetan. Caparrosek porrotarekin eta joko oso kaskarrarekin ekin dio bere ibilbideari Osasunan.

Lehen zatian Leganes izan da jaun eta jabe. Hasieratik partidaren bila atera da Asier Garitanok zuzentzen duen taldea eta bosgarren minutuan markagailuan aurrea hartzea lortu du. Ricok hegaletik erdiraketa egin, Osasunako defentsak ez du aldentzerakoan asmatu eta Rober Ibañezek 1-0ekoa sartu du Nauzet gaindituta. Golaren ostean talde gorritxoa noraezean ibili da, eta Leganesek beste gol bat sartu duen arrean, epaileak baliorik gabe utzi du, Luciano jokoz kanpo egon delako. Osasunak lehen 45 minutuetan ezer gutxi egin du erasoan, aipagarriena Roberto Torresek oso desbideratuta egin duen jaurtiketa bat izan da. Atsedenaldira iritsi orduko beste bi abagune gehiago izan ditu Leganesek: 33. minutuan Lucianoren erremate ona kanpora joan da, eta 43. minutuan Nauzet atezainak etxeko taldearen bigarren gola eragotzi du Gabrielek egindako falta jaurtiketa hankarekin atepetik aterata.

Bigarren zatian ez da Osasunaren jarrera ezta jokoa ere aldatu. Leganesek jarraitu du baloiaren jabe izaten eta Asier Garitanok zuzentzen duen taldeak izan ditu abagune onenak. Atsedenaldiaren ondorengo lehen aukera etxekoentzat izan da, baina Nauzetek gola eragotzi du Lucianoren jaurtiketari erantzun ona emanda. Jarraian, Osasunak partidan zehar izan duen abagune bakarra eduki du, baina Oierrek Serantes atezainaren eskuetara bidali du errematea, indarge. Gorritxoek abagunea izan eta hurrengo minutuan Leganesek bigarren gola sartu du. Rober Ibañezek egin du 2-0ekoa Madrileko taldearentzat eta norgehiagoka erabakita utzi du. Amaierako minutuetan Caparrosek zuzentzen duen taldeak ez du aldeak murizteko abagunerik sortu eta Leganesek arazo gehiegirik gabe eskuratu ditu hiru puntuak.

Fitxa teknikoa:

2 - Leganes: Serantes; Bustinza, Insua, Mantovani, Diego Rico (Victor Diaz, min.77); Timor, Alberto Martin; Rober Ibañez (Unai Lopez, min.85), Szymanowski (Machís, min.46), Gabriel; eta Luciano.

0 - Osasuna: Nauzet; Tano, David Garcia, Unai Garcia, Fuentes; Oier, Fausto Tienza (Riviere, min.46); Berenguer, De las Cuevas (Causic, min.57), Roberto Torres (Olavide, min.73); eta Sergio Leon.

Golak: 1-0, m.6: Rober Ibañez. 2-0, min.56: Rober Ibañez.

Epailea: Ignacio Iglesias Villanueva.

ias Villanueva.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Dubasin y Braulio en la presentación del delantero con Osasuna.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"

Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X