Tenerifek partida berdindu dio Osasunari bederatzi jokalarirekin
Osasuna berdinketan geratu da Tenerifen, 90 minutuak bukatuta garaipena eskuan zuen arren (2-2). Germanen gol batek 92.ean gorritxoen ametsak apurtu ditu. Hala ere, Osasunak lider jarraitzen du.
Nafarrak aurretik jarri dira partida hasi bezain laster, 3. minutuan, lehenengo abagunea aprobetxatuta. Roberto Torres izan da golegilea. Golak Osasunari partidaren kontrola izatea ahalbidetu dio.
Hala ere, ez ditu etxekoak asko estutu lehenengo zatian, eta Omar izan da Teneriferen berdinketaren gola sartu duena, lehenengo zatiaren hondarrean.
Bigarren zatian, Alberto kanpora bidali du epaileak, eta horrek Teneriferen hasierako oldarra gelditu du. Etxekoen akats baten ostean atzean, Oierrek Osasunaren bigarrena eskuratu du.
Gorritxoen pozak luzapenera arte iraun du. Bi jokalari gehiagorekin jokatu arren (Nanok lesionatuta utzi du zelaia buruan kolpea hartuta, eta ospitalera eraman behar izan dute), Germanek kanariarren berdinketa ezarri du.
FITXA TEKNIKOA
Tenerife: Dani Hernandez; Cámara (Lozano, 66. min), Carlos Ruiz, German, Aurtenetxe; Alberto, Vitolo, Aitor Sanz; Omar Perdomo, Cristo (Jairo, 62. min) eta Pedro Martin (Nano, 72. min).
Osasuna: Nauzet; Oier, Miguel Flaño, Tano, Unai Garcia, Javier Flaño; Maikel Mesa (Loties, 69. min), Roberto Torres; Merino (Olavide, 59. min), Pucko (Alex Berenguer, 51. min) eta Nino.
Goles: 0-1. 3. min: Roberto Torres; 1-1. 47. min: Omar; 1-2. 64. min: Oier; eta 2-2. 92. min: Germán.
2. min: Germán.Zure interesekoa izan daiteke
Ramis, Celtaren aurkako partidari buruz: “Etxetik kanpo garaipena lortzeko gogoz goaz”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak gorritxoek ostegun honetan Celtaren aurka jokatuko duten partidaren analisia egin du prentsaurrekoan.
Ramis, zaleen txistuei buruz: “Horrek ez gaitzala kikildu”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Levanteren aurkako berdinketa aztertzeko. Halaber, zale gorritxoen txistuen inguruan ere mintzatu da.
Osasunak estutu du, baina ez du gola aurkitu
Talde gorritxoa Levante baino gehiago izan da neurketan, baina ez du asmatu eta, nagusi izan arren, ez du garaipenik lortu.
Ramis, LaLigako egutegiarekin haserre: “Ez dakit lehen jardunaldia edo bigarrena ikusten ari naizen, ez da normala"
Osasunako entrenatzailea etsita agertu da Osasunak Levanteren aurka jokatuko duen partidaren atarian, LaLigako lehen bi jardunaldiekin dagoen nahasmenarekin. Talde batzuek bi partida jokatu dituzte jada, Osasunak bat ere ez, eta astebetean hiru jokatu beharko ditu.
Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”
Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).
Iker Benitok Queretaron jokatuko du
Mirandako jokalariak etapa berri bati ekingo dio Mexikon 2027ko abuztuaren 31ra arte.
Luis Sabalza, Celta-Osasuna partidari buruz: “Zer nahi duzu egitea? Ez jokatzea? "
Celta-Osasuna partida atzera buruz hitz egin du Osasunako presidenteak, taldeak Javierrera LaLiga hasi aurreko lore-eskaintza egiteko egin duen bisitaren ondorengo uneetan.
Celta-Osasuna partida abuztuaren 27ra atzeratu da, baina talde gorritxoak “erabateko desadostasuna" erakutsi du
Balaidoseko futbol-zelaia ez dago futboleko neurketa bat hartzeko moduan, onddo batek erasan baitio. Bere aldetik, talde nafarra erabat kaltetua sentitzen da LaLigak eta Federazioak hartutako erabakiaren aurrean.
Rockson Yeboah erdiko atzelariaren fitxaketa iragarri du Osasunak
22 urteko defendatzaile ghanarra Suediako I.F.K. Göteborg taldetik iritsi da 3 milioi euroren truke, bost denboraldirako sinatu du eta 30 milioiko klausula izango du.
Osasunak Diego Rico fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Ezker hegaleko atzelaria, azken hiru denboraldiak emanda, libre zegoen; 2021etik 2023ra bitartean, Realean aritu zen.