Zabaleta: 'Taldea ez dago itxita, jokalari aldaketak izango dira'
Javier Zabaleta Osasunako Batzorde Kudeatzaileko presidenteak klubaren egoeraren balantzea egin du, kargua hartu eta hilabete eta erdira. Zabaletaren arabera, kluba "finkatuagoa" dago.
"Taldea ez dago itxita, jokalariak joan egingo dira eta fitxaketak ere egongo dira, baina gure egoera egonkorragoa da, eta gauzak zuzenako antolatzeko moduan gaude", esan du Zabaletak prentsaurrekoan.
Zabaletak azaldu duenez, Osasunara iritsi zenean "guztiek alde egin nahi zuten. Egoera zaila zen. Jokalariek alde egin nahi zuten eta egoera ekonomikoa negargarria zen".
Presidenteak abuztuaren 28rako iragarri du ohiko Batzar Nagusia. Bertan, aurreko denboraldiko aurrekontua onartu, datorren denboraldikoa aurkeztu eta kanpo-ikuskaritzaren berri emango dute "bazkideek klubaren egoera ekonomikoa zein den jakin dezaten".
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Biharkoa urteko partidarik garrantzitsuena da"
EA Sports Ligako 32. jardunaldian Sevillaren aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egin du Osasunako entrenatzaileak.
Aimar Oroz: “Lehenengo zatian, ez gara ongi sartu”
Osasunak galdu du San Mamesen jokatutako derbia, Athleticen aurka; partida amaituta, Aimar Orozek nabarmendu du igandean Sadarren izango den partida, Sevilla aurkari, oso garrantzitsua dela talde gorritxoarentzat.
Iker Muñoz: “Jokalari garrantzitsua izan nahi dut Osasunan”
Iker Muñoz Osasunako jokalariak 2030era arte luzatu du kontratua Osasunarekin, eta asteazken honetan prentsaurrekoa eman du erabakiarekin nola sentitzen den adierazteko.
Iker Muñoz: “Betis oso talde ona da eta puntu bat atera dugu"
Osasunako jokalariak Betisen aurka lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du, Sadarren jokatu den EA Sports Ligako 31. Jardunaldiko partidan.
Puntu gazi-gozoa lortu du Osasunak Betisen aurkako partida bizian (1-1)
Andaluziako taldea azkar aurreratu da markagailuan, Abdek sartutako golari esker, baina gorritxoek atsedenaldia heldu baino lehen berdindu dute emaitza. Budimirrek egin du gola, penaltiz.
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Sergio Herrera, kritiko bigarren penaltiarekin
Osasunako atezainak Alavesen aurka lortutako berdinketaren ostean hitz egin du (2-2) Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 30. jardunaldiko euskal derbian.
Lisci: “Oso partida ezberdina izango da, aurrekoekin alderatuz"
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 30. jardunaldian Alavesen aurka jokatuko duten euskal derbiari buruz hitz egin du.
Muñoz: "Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea"
Iker Muñoz Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan Gironaren aurka 1-0 irabazi ostean.