Errege Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasuna, Madrilen ezustekoa emateko ilusioarekin

Javi Graciaren gizonek Santiago Bernabeun jokatuko dute Kopako final-zortzirenetako joanekoa. Damia hasierako hamaikakora itzuliko da.
Osasuna-Real Madril. Argazkia: EFE

Osasunak emaitza ona lortzeko ilusioa du, Real Madrilen aurkako joaneko neurketan. Gorritxoek Santiago Bernabeu estadioan partida borobila jokatu beharko dute Iruñera sailkatzeko aukerekin itzultzeko.

Abenduaren 14an, Javi Graciaren gizonek 2-2 egin zuten Sadarren Real Madrilen kontra, eta gorritxoek bolada onarekin jarraitzeko asmoa dute. Celtaren aurka 1-1 egin zuten, eta 2014a garaipenarekin hasi dute, Espanyol 1-0 gainditu ondoren.

Osasunako jokalariek kanporaketa gainditzeko ilusioa dute, baina argi utzi dute Ancelottiren gizonak faborito argiak direla. "Partida ona egin beharko dugu, Real Madril talde handia baita, eta irabaztea oso zaila izango delako", esan du Cejudok prentsaurrekoan.

Nafarroako taldeak soilik bi garaipen lortu ditu etxetik kanpora, denboraldi honetan: Malagaren aurka (0-1), eta Valladolien aurka (0-1).

Ninok, Sisik, Manu Onwuk eta Armenterosek lesionaturik jarraitzen dute, baina Graciak Damia hegalaria berreskuratu du Espanyolen kontra zigorra bete ondoren.

Ustezko hamaikakoak:

Real Madril: Casillas; Arbeloa, Nacho, Sergio Ramos, Marcelo; Illarramendi, Modric; Bale, Isco, Cristiano Ronaldo; Jese edo Benzema.

Osasuna: Riesgo; Damia, Flaño, Oier, Joan Oriol; Silva, Puñal; Cejudo, Torres, Jose Garcia; eta Oriol Riera.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Dubasin y Braulio en la presentación del delantero con Osasuna.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"

Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X