Osasunako jokalariek ez dute azaroako soldata kobratu
Osasunaren kirol egoera ez da ona, baina txarragoa da klubaren egoera ekonomikoa. Lehen taldeko jokalariek ez dute azaroako soldata kobratu eta Miguel Archanco presidenteak kluba ekonomikoki gaizki dagoela aitortu du.
"Kluba egoera ekonomiko zailean dago, eta diruzaintza arazoak izaten ari gara. Ordainketa batzuei aurre egin diegu, baina ezin izan diegu beste ordainketa batzuei aurre egin", esan du Miguel Archanco Osasunako presidenteak.
Neguko merkatuan Osasunak ez duela fitxaketarik egingo esan du presidenteak, eta ez du lehen taldeko jokalariren bat saltzea baztertu. Jokalari berriren bat iristekotan, utzita etorri beharko litzateke.
Miguel Archancok estatutuen erreformaren inguruan ere hitz egin du. Bere Zuzendaritza Batzordeak ez duela estatutuen erreforma onartuko esan du, "zentzugabekeria" litzatekeelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Ander Cantero: “Osasunak Ramisekin denboraldi polita egingo du”
Burgoseko atezainak, Osasunako harrobian ibilitakoak, entrenatzaile berria talde gorritxora iritsi izana baloratu du, azken bi denboraldietan Plantion bere aginduetara jokatu ondoren.
Roberto Perez izango da Osasunako emakumezkoen taldeko entrenatzailea
Mirandako entrenatzaileak bere gain hartu du datorren denboraldirako lehen taldearen zuzendaritza, aurretik Alavesen egon ondoren.
Braulio Vazquez: “Ramisek adin eta eskarmentu egokiak ditu, baita taldeetara egokitzeko gaitasuna ere"
Osasunaren kirol zuzendariak azpimarratu duenez, gorritxoen entrenatzaile berriak ibilbide "luzea eta, batez ere, arrakasta handikoa" du. "Burgosen puntuen marka hautsi du", gogorarazi duenez.
Ramis: “Oso eskertuta nago klub handi hau entrenatzeko aukeragatik. Arrasate erreferente izan da"
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaile berriak argi utzi du bere aurkezpenean talde "ezaguna, egonkorra eta jokoaren fase guztiei garrantzia emango diena" nahi duela.
ZUZENEAN: Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaile berriaren aurkezpena (18:00etan)
Luis Miguel Ramis, Osasunaren entrenatzaile berria
Entrenatzaileak 2027-2028 denboraldiaren amaierara arte zuzenduko du Nafarroako taldea. Ramis, 55 urtekoa bera, Hypermotion Ligako Burgos CF taldetik iritsi da Osasunara; azken denboraldian, Burgos igoerarako play-offerako sailkatzetik oso gertu gelditu da.
Osasunak jaitsierari aurre egiteko Howden enpresarekin kontratatutako aseguruak polemika piztu du
Talde gorritxoak azpimarratu duenez, horrelako mekanismoak ohikoak dira kirol profesionalean eta, bereziki, futbolean. Talde nafarrak azaldu duenez, 1,2 milioiko estaldura kontratatu zuten, kategoria galduz gero 6 milioiko ordaina bermatzeko.
Josu Dominguezek Osasunaren emakumezkoen taldearen entrenatzaile izateari utziko dio
Talde gorritxoak eta entrenatzaileak euren bideak banandu dituzte hiru denboraldiren ostean.
Raul Garcia de Harok 2031ra arte berritu du kontratua Osasunarekin
Talde gorritxoak eta aurrelariak aurretik hitzartutakoa baino hiru denboraldi gehiago luzatu dute euren arteko lotura, eta klausula berria 40 milioikoa izango da.
Mai Garde Osasunako kirol zuzendariak dimisioa eman du
Iruindarrak hiru denboraldi eman ditu karguan. Bestalde, Osasuna Fundazioak iragarri du datorren denboraldian pixkanaka murriztu egingo duela emakumezkoen sekziora bideratutako diru kopurua.