Igandean, 18:00etan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurreneko garaipena lortzeko premia larria du Osasunak

Gorritxoak sailkapeneko azkenak dira; izan ere, jokatutako 15 puntuetatik bat bai baino ez dute lortu. Romaredako porrotaren ostean garaipena behar dute nafarrek dinamika ezkorra atzean uzteko.
Argazkia: EFE

Nahiz eta seigarren jardunaldia izan, Osasunak denboraldiko aurreneko garaipena lortu behar du. Levante sailkapeneko erdialdean dago eta nahiko lasai heldu da Iruñara. Gorritxoek zalantzak uxatu behar dituzte Liga hasiera kaskarra egin eta gero.

Gorritxoak sailkapeneko azkenak dira; izan ere, jokatutako 15 puntuetatik bat bai baino ez dute lortu. Romaredako porrotaren ostean garaipena behar dute nafarrek dinamika ezkorra atzean uzteko. Jose Luis Mendilibar Osasunako entrenatzaileak "lehen mailan lehiatzeko" ez zeudela esan zuen Zaragozaren kontra galdu ostean.

Zaragozaren aurkako porrota inflexio-puntua izatea espero du Bizkaiko prestatzaileak. Taldeak suspertu behar duela uste du Mendilibarrek, bide batez jarraitzaile gorritxoak lasaitzeko.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Andres Fernandez; Oier Sanjurjo, Arribas, Miguel Flaño, Nano; Annan, Timor; Cejudo, Armenteros, Lamah; eta Llorente.

Levante: Munua, Chris Lell, Navarro, Ballesteros, Juanfran, El Zhar, Diop, Iborra, Pedro Rios edo Michel, Barkero eta Martins.

Epailea: Alvarez Izquierdo (Kataluniako Batzordea).

Futbol-zelaia: Nafarroako Erresuma.

Ordua: 18:0etan.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X