Osasunak Zaragoza 1-0 gainditu du, Joseba Llorenteren golarekin
Osasunak Zaragozaren aurkako lagunartekoa 1-0 irabazi du, Tafallan. Nafarroako taldearen gola lehenengo zatian Joseba Llorente gipuzkoarrak eskuratu du. Llorentek korner erdiraketa sareetara bikain bidali du, eta Osasunarekin bere aurreneko gola lortu du. Jose Luis Mendilibarren mutilek bigarren zatian Zaragozari eusteko asko sufritu dute, baina azkenean defentsan sendo aritu dira eta 1-0 irabazi dute.
Bigarren zatian, epaileak Manolo Jimenez Zaragoza taldeko teknikaria protesta egiteagatik kanporatu egin du.
- Fitxa teknikoa:
1 - Osasuna: Asier Riesgo; Damia, Lolo, Oier, Nano, Raoul Loe, Sisi, Lamah, Masoud, Armenteros eta Llorente. Bigarren zatian: Timor, Manu Onwu, Roberto Torres eta Puñal.
0 - Zaragoza: Roberto, Paredes, Alvaro, Goñi, Edu Oriol, Postiga, Apoño, Montañes, Pinter, Obradovic eta Jose Mari. Bigarren zatian jokatu dutenak: Carlos, Porcar, Abraham eta Victor.
Gola: 1-0, 31. minutuan: Llorente.
Zure interesekoa izan daiteke
Jagoba Arrasate: “Porrot oso mingarria izan da; burua altxatu behar dugu, akatsak zuzendu”
Deportivok markagailua irauli du Osasunaren aurka, eta gorritxoek ezinean jarraitzen dute etxetik kanpo (2-1)
Jagoba Arrasate, Deporren aurkako partidaren atarian: “Aurkariak mehatxua sentitzea behar dugu”
Jagoba Arrasate: “Aurkaria errespetatu dugu eta seriotasuna eman diogu, oro har, partidarekin gustura”
Osasunak erabateko nagusitasunez kanporatu du Atletico Calatayud (0-6)
Jagoba Arrasate: “Aurkaria errespetatu egin behar da, ondo prestatu eta ustezko nagusitasuna zelaian erakutsi”