5. JARDUNALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarrek garaipen handia lortu du Balaidosen, Celta Fortuna aurkari, eta bigarren postuan jarraitzen du Hypermotion Ligan (0-4)

Jokin Aranbarriren taldeak lehen zatian sartu ditu lau golak: Jon Magunazelaiak, Adu Aresek eta Jon Guruzetak, azken horrek bi aldiz, egin dituzte. Eibarrek lau garaipen jarraian daramatza, golik jaso gabe gainera.

Jon Guruzeta (Eibar)

Jon Guruzetak bi gol sartu ditu Vigon. Argazkia: Europa Press.

Eibarrek Celta Fortuna menderatu du, 0-4, Abanca-Balaidos futbol zelaian, 2026-2027 denboraldiko Hypermotion Ligako bosgarren jardunaldian, astelehen gauean. Hala, garaipen hori eskuratuta, Eibarrek, behin-behinean, sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen du, eta puntu batera du liderra den Castello.

Celta Fortuna vs Eibar (0-4): partidako laburpena

Jokin Aranbarriren taldeak lehen zatian sartu ditu lau golak: Jon Magunazelaiak, bederatzigarren minutuan, Adu Aresek, hamahirugarrenean, eta Jon Guruzetak, hogeigarrenean eta berrogeita hirugarrenean egin dituzte. Eibarrek, hala, lau garaipen jarraian daramatza, golik jaso gabe gainera.

Magunazelaiak egin du 0-1ekoa, gol bikain bat erdietsita, eta, berehala, Adu Aresek handitu du talde armaginaren abantaila. Celta Fortunak baloia zuen, baina Eibar askoz ere hobeto zebilen erasoan, eta laster hasi da garaipena finkatzen.

0-1: Magunazelaia

0-2: Adu Ares

Guruzetak, beste bi gol sartuta, emaitza biribildu du. Eibarrek lehen zatian egin ditu lau gol; duela 25 urte erdietsi zuen hori azkenekoz. 

0-3: Guruzeta

0-4: Guruzeta

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X