Eibarrek 1-3 galdu du Tenerife igo berriaren aurka
Armaginek Liga hasiera kaskarra izan dute Ipuruan, eta, Bautistaren golak markagailua berdindu duen arren, Kanarietako taldea nagusi izan da eta partida irabazi du.
Pejiño, partiduan zehar. Argazkia: Eibar
Eibarrek 1-3ko emaitzarekin galdu du Teneriferen aurka igande honetan, Ipuruan jokatu den HyperMotion Ligako lehen jardunaldiko partida. Gallegok lehen minutuetan ireki du markagailua, eta, Bautistak berdinketa jarri duen arren, Jesus Alvarezen eta Chapelaren golek garaipena eta lehen puntuak eman dizkiote Kanarietako taldeari.
Azkar eman du lehen abisua Eibarrek, 3. minutuan Markel Aranak buruz errematatu duen korner batean, baina Danik ezerezean utzi du. Teneriferen lehen abagunean, berriz, partidako lehen gola heldu da. 7. minutuan, Nacho Gilek pase bat eman ostean, Enric Gallegok gola egin du, jaurtiketa gurutzatu batekin (0-1).
36. minutuan, euskal taldeak balantza orekatu du jokaldi bikain baten bidez. Arbillak pasea eman dio Magunazelaiari, honek baloia kontrolatu eta pasea atzerantz eman, eta Bautistak jaurtiketa bikaina eginez bidali du baloia sare barrura, Daniren eskuetatik urrun (1-1).
Eibar Kanarietako taldearen area gehien estutzen ari zenean, beste kolpe bat jaso du. Korner batean, Jesus Alvarezek aldaratzea harrapatu, eta 1-2koa egin du, jaurtiketa gurutzatu indartsu batekin.
Bigarren zatian, Eibar gehiago tematu da erasoan. Adu Aresen erremate arriskutsu bat eta Danik ondo blokatutako Cuberoren urruneko jaurtiketa bat izan dira etxeko taldearen lehen abisuak.
Tenerife ondoen ari zenean, bigarren zatian izan duen lehen gol aukeran, 1-3koa egin du. Zelaira sartu eta gutxira, Ivan Chapelak Krdzalicen erdiraketa aprobetxatu du baloia sare barrura bidaltzeko.
Armaginak erreakzionatzen saiatu dira, baina alferrik izan da, ate aurrean zorroztasunik gabe aritu baitira.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek puntu bikaina eskuratu du Real Madrilen etxean (0-0)
Iñaki Goikoetxearen taldeak, horrenbestez, lau puntu daramatza, Moeve F Ligan bi partida jokatuta. Igandean, Alfredo Di Stefano futbol zelaian, Eibarrek ahalegin handia egin du, eta, sari bezala, berdinketa eskuratu dute armaginek.
Eibarrek bere bolada ona luzatu du Granadari aise irabazita Ipuruan (3-0)
Armaginek hirugarren garaipena jarraian lortu dute Hypermotion Ligan lau jardunaldi jokatu eta gero, sailkapeneko goiko aldean kokatzeko. Ivan Gil, Adu Ares eta Jon Guruzeta izan dira golegileak.
Elijah Giftek Eibarren jokatuko du, Athleticek utzita
Futbolari nafarrak 30 partida jokatu zituen iragan sasoian RFEFko lehen mailan eta sei Youth Leaguen, Bilbao Athleticekin.
Sufrituta irabazi dio Eibarrek Andorrari (0-1)
Jokin Aranbarriren taldeak Aleix Garridok bigarren zatiaren hasieran sartu duen gola baliatu du 3 puntuak eskuratzeko, baina etxeko taldearen setioari eutsi behar izan dio, epaileak Jon Magunazelaia kanporatu ostean armaginak jokalari bat gutxiagorekin geratu baitira.
Alimata Belemek eman dio garaipena Eibarri luzapenean (1-0)
Eibarrek denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Espanyoli 1-0 irabazita, Ipuruan jokatu den F Ligako partidan. Alimata Belemek sartu du armaginen gola, korner batean.
Sergio Alvarezek eskuineko hankako giharretan haustura du
Klubak eman du lesioaren berri, eta jokalari armagina tratamendu espezifikoa jasotzen ari da dagoeneko.
Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)
Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.
Eric Perez, Eibarren lehen taldeko jokalaria
Aurrelaria 2001ean jaio zen Ermuan, eta kadete mailn iritsi zen talde armaginera. Eibarren bigarren taldearekin Bigarren RFEF mailara igo zen. Ondoren, harrobiko aurrelariak eskarmentua hartu du Alcorcon, Amorebieta eta Barakaldon utzita jokatuz.
Anaitz Arbilla: “Hasiera on bat izatea nik uste dut positiboa dela”
Eibar Teneriferen aurkako debuta prestatzen ari da. Talde armaginak igandean, 17:00etan, jokatuko du lehen partida. Anaitz Arbilla taldeko kapitainak hamaikagarren denboraldia hasiko du Eibarrekin. Ondo hastea garrantzitsua dela uste du.