HYPERMOTION LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)

Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.

Álvaro Rodríguez celebrando el gol del Eibar contra el Valladolid

Alvaro Rodriguez, garaipenaren gola ospatzen. Argazkia: SD EIbar.

Eibarrek denboraldiko lehen garaipena lortu du Ipuruan, Real Valladolid 1-0 menderatuta. Alvaro Rodriguezek egin du gola. Jokin Aranbarriren taldea aurreko asteko lehen partidan Teneriferen aurka 1-3ko emaitzarekin galdu ostean iritsi da Hypermotion Ligako bigarren jardunaldira. Valladolidek, berriz, 2-0 galdu zuen Mallorcaren aurka lehen jardunaldian.

Eibarri kosta egin zaio sentsazio onak izatea lehen zati osoan zehar, batez ere Real Valladolidek eraginda, armaginek baino nagusitasun handiagoa izan baitu. Bisitariak gehiago iritsi dira aurkariaren areara, presioari eta bizkortasunari esker. Hala ere, markagailua ez da mugitu lehen 45 minutuetan.

Atsedenaldiaren ostean, Eibarrek aurrerapausoa eman du, eta, beste areara hurbilketa batzuk egin ondoren, Alvaro Rodriguez izan da markagailua ireki duena, Madariagak 65. minutuan emandako pase bikaina aprobetxatuz.

Azken minutuetan, Valladolidek Eibar bere arean sartu du, eta setioa oso gogorra izan da, baina Aranbarriren mutilek ondo eutsi diote emaitzari.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X