HYPERMOTION LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarrek bere bolada ona luzatu du Granadari aise irabazita Ipuruan (3-0)

Armaginek hirugarren garaipena jarraian lortu dute Hypermotion Ligan lau jardunalditan, sailkapeneko goiko aldean kokatzeko. Ivan Gil, Adu Ares eta Jon Guruzeta izan dira golegileak.

El EIbar celebra el gol de Adu Ares ante el Granada.

Eibarko jokalariak, Adu Aresek Granadari egindako gola ospatzen. Argazkia: SD Eibar.

Eibar bolada onean dago. Talde armaginak denboraldiko hirugarren garaipena eskuratu du Granada Ipuruan 3-0 menderatuta. Partidako golegileak Ivan Gil eta Adu Ares izan dira lehen zatian, eta Jon Guruzetak garaipena itxi du bigarren zatian. Hirugarren garaipena jarraian lortu du Eibarrek, eta Hypermotion Ligako sailkapeneko lehen postuetan kokatu da, 9 puntu bilduta.

Jokin Aranbarrik bi aldaketa egin ditu iragan asteburuan Andorran garaipena lortu zuen hamaikakoarekin alderatuta. Adu Ares txartel gorria ikusi zuen Jon Magunazelaiaren lekuan aritu da, eta Jon Bautista izan da taldeko erreferentzia Javi Martonen ordez.

Partidaren laburpena:

Horrela, Eibarrek ezin hobeto hasi du partida. Adu Aresen lehen saiakera baten ostean, Ivan Gilek talde armagina aurreratu du 8. minutuan, area kanpotik egindako jaurtiketa indartsu batekin.

Ivan Gilen gola (1-0):

Eibarren bigarren gola atsedenaldiaren atarian heldu da, Adu Aresek oso modu dotorean definitu duenean area barrutik. Horrela, 2-0eko emaitzarekin heldu dira atsedenaldira.

Adu Aresen gola (2-0):

Partida 58. minutuan erabaki da. Jon Guruzetak ondo baliatu du Alvaro Rodriguezek eskuinetik egindako erdiraketa bat.

Jon Guruzetaren gola (3-0):

Azken txanpan, Jair Amadorrek, atsedenaldian sartu ondoren, txartel gorri zuzena ikusi du baloia era arriskutsuan jokatzen saiatzeagatik.

Jair Amadorren txartel gorria:

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X