HYPERMOTION LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sufrituta irabazi dio Eibarrek Andorrari (0-1)

Jokin Aranbarriren taldeak Aleix Garridok bigarren zatiaren hasieran sartu duen gola baliatu du 3 puntuak eskuratzeko, baina etxeko taldearen setioari eutsi behar izan dio, epaileak Jon Magunazelaia kanporatu ostean armaginak jokalari bat gutxiagorekin geratu baitira.

Los jugadores del Eibar celebran el gol de Aleix Garrido contra el Andorra.

Eibar taldeko jokalariak, Aleix Garridok Andorraren aurka sartutako gola ospatzen. Argazkia: SD Eibar.

EIbar bolada onean dago. Talde armaginak denboraldiko bigarren garaipena eskuratu du hiru jardunalditan, Andorra etxetik kanpo 0-1 garaituta. Armaginen gola Aleix Garridok sartu du bigarren zatia hasi eta berehala. Jon Magunazelaiak, baina, txartel gorria ikusi du 56. minutuan, eta armaginek asko sufrituta eutsi diote emaitzari azken minutuetan.

Jokin Aranbarrik hiru aldaketa egin ditu iragan astean Valladolid Ipuruan menderatu zuen hamaikakoarekin alderatuta. Sergio Alvarez lesionatuta dago eta Ander Madariaga sartu da erdialdean haren ordez, Ivan Gil Pejiñoren ordez zelairatu du, eta Javier Marton jarri du puntan, Jon Bautistaren ordez.

Partidaren laburpena:

Lehen zatian, bi taldeek aukerak izan dituzte, baina ezin izan dituzte gauzatu.  Hala ere, Andorrak jaurtiketa gehiago egin ditu.

Eibarren gola bigarren zatia hasi eta berehala iritsi da. 47. minutuan, armaginek etxekoen presioa gainditu, eta erasora jo dute Aleix Garridok abiatutako jokaldi batean. Gola berak sartu du, Ivan Gilekin triangulazio ona egin ostean.

Aleix Garridoren gola (0-1):

56. minutuan, Jon Magunazelaiak Randy Schneiderri sarrera gogorra egin dio, eta txartel gorria ikusi du. Epaileak oso gertutik ikusi du jokaldia.

Magunazelaiaren txartel gorria:

Magunazelaiaren kanporaketaren ondorioz, Eibarrek atzera egin du eta Andorrak setiatu egin du armaginen atea. Jokin Aranbarriren mutilek ondo eutsi diote, baina susto bat baino gehiago hartuta; batez ere Sergio Molinak egin dituen bi jaurtiketetan eta Hugo Solozabalen hurbilketa batean.

Luzapenean, Efe Akman turkiarrak gola egin du, jaurtiketa bikain bati esker, baina epaileak ezerezean utzi du jokaldia, Andorrako jokalari bat jokoz kanpo zegoelako.

Efe Akmanen gola baliorik gabe utzi du epaileak:

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X