Emma Moreno Eibarrera itzuli da, Atletico Madrilek utzita
Madrildarra joan den udan iritsi zen lehen aldiz talde armaginera, 19 urtez azpiko Europako txapeldun izan ondoren. Guztira, 29 partidatan parte hartu zuen iragan denboraldian, eta 1.500 minututik gora jokatu zituen.
Emma Moreno Eibarrekin, iragan denboraldian. Artxiboko argazkia: Europa Press
Emma Moreno Eibarrera itzuli da talde armaginean bere bigarren denboraldia jokatzeko, Atletico Madrilek utzita, Gipuzkoako taldeak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Madrildarra joan den udan iritsi zen lehen aldiz Eibarrera, 19 urtez azpiko Europako txapeldun izan ondoren. Garaikur hori berriro irabazi du hilabete honetan, eta, gainera, txapelketako hamaikako onenean sartu dute.
2025-2026 denboraldian, Eibarrekin 29 partidatan parte hartu zuen, eta 1.500 minutu baino gehiago jokatu zituen.