Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarrek Samara Ortiz fitxatu du

Talde armaginak jakinarazi duenez, 2027ra arte fitxatu du futbolari madrildarra.

Samara Ortiz, Eibarko jokalaria

Samara Ortiz, Eibarren jokalari berria

Eibarrek Samara Ortiz jokalari madrildarra fitxatu du datorren denboraldirako. Rayo Vallecanoren harrobian hezia, Depor Abanca taldetik dator, Galizian lau denboraldiz aritu eta gero.

Samarak 5.000 minutu baino gehiago jokatu ditu Moeve Ligan: 2.044, azken denboraldian. Hala, Deporren etenik gabe gehien zelairatu duten jokalarietako bat izan da.

28 urterekin, Samarak etapa berri bati ekingo dio Ipuruan, talde armaginaren hegala indartzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X